Das urteil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Das Urteil
Egilea Franz Kafka (1912)
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua Das Urteil
Urtea 1912
Jatorrizko hizkuntza alemana
Herrialdea  Alemania

Das Urteil (euskaraz: Epaia) Franz Kafkak 1912an idatzitako narrazioa da. Arkadia izeneko literatura-urtekarian argitaratu zen 1913an. Felice Bauer emakumeari eskaini zion narrazioa, nahiz eta hurrengo argitalpenetan F. izena bakarrik agertu.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Georg Bendemann, merkatari gazte bat, gutun bat idazten ari zaio Errusian bizi den lagun bati, laster Frieda Brandenfeld neskarekin ezkonduko dela azaltzeko. Lagunak jaioterria utzi zuen negozio bat ezartzeko Errusian. Negozioa gainbehera doa, nahiz eta hasieran arrakasta izan.

Georgek gutuna idatzi duela bere aitari azaltzea erabakitzen du. Aitak zalantzan jartzen du lagunik dagoela. Halaber, familiaren negozioan gertatzen dena ezkutatzea leporatzen dio Georgeri.

Georg saiatzen da aita oheratzen, baina honek oihukatzen du bere semeak hil egin nahi duela. Halaber, semearen laguna ezagutzen duela onartzen du, eta Georgeri aurpegiratzen dio kasu egin ez diola lagunari, Errusiara joan zenetik. George kikiltzen da aitaren hitz gogorrengatik.

Aitak, gaitzespenak amaituta, honako epai hau botatzen dio: itota hiltzera kondenatzen zaitut. Georgek etxetik alde egiten du eta zubi batera heltzen da. Han bere burua erortzen uzten du, hiltzeko, agidanez.