Dashiell Hammet
Dashiell Hammet (Saint Mary, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 1894 - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1961) ingelesezko idazlea izan zen. Hammet AEBetako polizia eleberri errealistaren, gerora "beltza" deitua izan den generoaren, sortzailea da. 1934an literatura egiteari utzi bazion ere, eragin nabarmena izan zuen XX. mendeko polizia gaietako eleberrigileengan. Hammetek bere garaiko gizartearen bortxakeria eta ustelkeria begirada zorrotzez islatzen jakin zuen, elkarrizketa zorrotz trebez osaturiko eleberrietan. Macarthismoaren garaian kartzelara sartu zuten iritzi politiko aurrerakoiak zituela eta. Hammeten eleberri asko eraman izan dira zinemara; berak gidoiak ere egin zituen.
Bizitza [aldatu]
Pinkerton bulegoan detektibe-lanetan bederatzi urtez aritu ondoren, eta gaixotasunak atseden hartzera beharturik, polizia-kontakizun laburrak idazteari ekin zion. 1923an agertu ziren lehen lan horiek Back Mask aldizkarian. Gero eleberriak argitaratu zituen: Uzta gorria (1929, Red Harvest), Maltako belatza (1930, The Maltese Falcon). Azken horrek arrakasta handia izan zuen, J. Hustonek zinemara eraman zuelako.
Beste zenbait eleberri: Kristalezko giltza (1931, The Glass Key), Gizon argala (1934, The Thin Man, Koro Navarrok euskaratua).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
