Dassault Aviation

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dassault Rafale

Frantziako armadako tresna-hornitzailerik handiena, estatubatuarrez gainera, produktu militarrak mundu guztira esportatzen dituen enpresa aeroespazial bakarretakoa. Sorrera 1930eko hamarraldian du, Marcel Bloch frantsesak Bloch aeronautika enpresa sortu zuenean. 1933an bonbak jaurtitzeko lehen hegazkina atera zuen, eta ondoren 16 bidaiarirentzako hegazkin bat. Gerra-garaian alemaniarrek Bloch kontzentrazio-esparru batean eduki zuten, eta handik atera zenean hasi zen bere enpresa ospea hartzen. Gerra ondoren, Blochek Dassault deitura hartu zuenez, bere enpresari ere izena aldatu zion: Avions Marcel Dassault. 1947tik aurrera atera ziren hegazkinak izen horrekin. 1967an Breguet enpresa bereganatu zuen, eta Avions Marcel Dassault-Breguet Aviation enpresa sortu. 1990ean, konpainiak, berriz ere, izena aldatu zuon: Dassault Aviation.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak