Armadilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dasypodidae» orritik birbideratua)
Armadilo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCingulata
Familia Dasypodidae
Gray, 1821
Azpibanaketa
Datu orokorrak
MugimenduaErrodadura

Dasypodidae edo armadiloa ugaztun karedunez osatutako familia bat da (Chlamydophorus truncatus edo Chlamyphorus truncatus), Cingulata ordenaren barruan. Gorputzaren kanpoaldean, plakaz osaturiko oskol bat dute. Buztan luzea eta hanka motz eta iletsuak izaten dituzte, eta, aurreko hanketan, azkazal sendoak.

13 cm inguru luze izaten da armadiloa, eta 3,5 cm-ko isatsa izaten du. Bizkarreraino, 5 cm-ko altuera izaten du. Kopeta, burua eta bizkar osoa adarkizko oskol kolore horiko batez estalirik edukitzen du. Zuloak egiten ditu lur hareatsuetan. Hego Amerikan eta, bereziki, Argentinan bizi da. Sustraiak eta intsektuak jaten ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]