Datu estekatuak
Wikipedia(e)tik
Datu Estekatuak (ingelesez: Linked Data) datuak interneten argitaratzeko metodo bat da, Web semantikoaren parte dena. Argitaratutako datuak Datu Estekatutzat har daitezen, Tim Berners-Leek aipatutako printzipioei[1] jarraituz argitaratu behar dira, hau da:
- URIak erabili gauzak identifikatzeko.
- HTTP URIak erabili, giza erabiltzaileak eta agenteak identifikaturiko gauzengana jotzeko gai izan daitezen ("URI Dereferentziagarriak").
- URIa derefentziatua denean, informazio erabilgarria eman identifikaturiko gauzaren gainean, RDF/XML bezalako formato estandarrak erabiliz.
- Erlazionaturiko beste URItara jotzen duten estekak eman argitaraturiko datuetan, web amaraunean erlazionaturiko informazio gehiago aurkitzeko ahalmena handituz.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Ingelesez) Linked Data printzipioak, Tim Berners-Lee, http://www.w3.org/DesignIssues/LinkedData. Noiz kontsultatua: 2010-10-10