Dave Mustaine
David Scott Mustaine (La Mesa, Kalifornia, Estatu Batuak, 1961ko irailaren 13a) Megadeth Thrash Metal taldearen gitarra-jolea, konposatzailea eta abeslaria da.
Biografia [aldatu]
Mustaine 1961ko irailaren 13an jaio zen La Mesan, Kalifornian. Bere gurasoak John eta Emily Mustaine dira. Bere gurasoen dibortzioa eta gero, gaztaroko zatirik handiena bere ama eta arrebekin igaro zuen, aitarekin kontaktua ez edukitzeko.
15 urterekin, Mustainek bizitegi bat alokatu zuen, droga saltzen lortutako diruarekin ordaintzen zuela errenta.
Bere bezero batek ez zeukan diru askorik eta drogak ordaintzeko, CDekin ordaintzen zion Mustaini, Iron Maiden eta Judas Priest taldeenak, esate baterako, horrek Heavy Metal musikarekiko grina hazten lagundu ziola.
1970 hamarkada bukaeran Mustainek gitarra jotzen hasi zen, BC RICH bat zehazki, eta Panic deitutako talde batean sartu zen.
Bere haurtzaroan Kalifornia hegoaldeko aldiri askotan bizi izan zen, eta orain Fallbrocken bizi da, Kalifornian.
Metallica [aldatu]
1981ean Mustainek Panic utzi zuen Metallican sartzeko lehen gitarrista moduan. Lars Ulrichek ipini zuen dei bat egunkari batean, eta Mustainek ikusi zuenean deitu zuen Metallica, audizio batera joateko.
Metallican sartu zen baina bere droga-arazoak zirela-eta kanporatu zuten Metallicatik, bertan bakarrik 2 urte eman zituela.
Bere Metallicako garaian Kill´em all diskoaren 4 abesti ko-produzitu zituen, baita Ride the lightning diskoaren beste 2 ko-produzitu ere.
Metallicatik irtetean, Kirk Hammett sartu zen bere lekuan.
Megadeth [aldatu]
1983an, Metallicatik jada kanporatuta, talde berri bat egitea pentsatu zuen, talde hori Metallica baino askoz ere handiagoa izango zela. Etxerako bidean, autobusean zihoala, afixa bat ikusi omen zuen, bertan Megadeath jartzen zuela. Orduan bururatu zitzaion zein izena ipini bere taldeari: Megadeth.
Uda hartan, David Ellefson baxujolea ezagutu zuen eta berarekin batera jaio zen Megadeth.