David's song

Wikipedia, Entziklopedia askea
David's song
Jatorria
Ezaugarriak

David's song (euskaraz Dabiden abestia) 1978ko Kidnapped telesailaren soinu banda izateko Vladimir Cosma errumaniar musikagileak konposatu zuen doinua da. Zelta musika generoa delakoan sartzen da.

Nahiz eta Kidnapped telesaila XVIII. mendeko Eskoziako Lur Garaietan girotua egon, doinu honetan ez zen eskoziar gaitarik erabili, aldiz Liam O'Flynn irlandar gaitajoleak jotako uilleann pipes irlandar gaita nabarmen entzun daiteke.

Urteak igaro hala, The Kelly Family estatubatuar-alemaniar-irlandar musika taldeak jatorrizko doinu honi hitzak gehitu zizkion, bai eta izenburu berria gehitu ere: Who'll Come With Me ("Nor Dator Nirekin?"). Abesti honen bertsioak abestu izan dituzte beste abeslari batzuk honako hauek izan dira: Demis Roussos, Declan Galbraith...

Nomasland musika taldeak abesti honen bertsio elektronikoa argitaratu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]