David Barrufet
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz. |
David Barrufet i Bofill (Bartzelona, 1970eko ekainaren 4a - ) eskubaloiko atezaina da. FC Barcelona-ko kapitaina da eta espainiar selekzioan ere jokatzen zuen, Pekineko Joko Olinpikoak 2008 n jolastu eta gero erretiratu baitzen. Hala ere, selekzionatzaile berriak, Valerio Riverak, eskatu eta gero, bueltatzea erabaki zuen bere erretiroa baino lau hilabete geroago.
Eskubaloiean zortzi urterekin hasi zen Bartzelonako Sagrada Familia Horta eskolan. Sei urte geroago, FC Barcelonan fitxatu zuen, kategoria askotan jokatzen 1988an lehenengo taldearekin debutatu zuen arte
Talde honekin 7 Europar Kopa, 2 Recopa, 5 Europako Superkopa, 10 Espainiako kopa, 7 Pirinioetako Liga, 5 ASOBAL Kopa, 13 Liga Katalan, 11 Liga, Erregearen 8 Kopa eta EHF Kopa bat irabazi ditu.
Espainiar Selekzioan 216 partida jokatu ditu Tunezeko Mundiala jokatu eta gero. Mundial hartan, Espainia munduko txapeldun izatea lagundu zuen. Gainera, brontzezko domina bat lortu zuen Sydney eta Pekineko Joko Olinpikoetan. Nazioarteko Superkopa bat ere badu. Kroaziako Mundiala eta gero, Espainiar Selekziotik erretiratzea erabaki du. Nazioarteko Eskubaloi Federazioak 2000-2001 eta 2001-2002 denboraldietako munduko atezainik hoberena izendatu zuen
David Barrufet, FC Barcelonako, eta Espainiar Selekzioko atezaina.
[aldatu] Taldeak
FC Barcelona 1988-
[aldatu] Tituluak
Nazioarteko tituluak selekzioarekin:
- Munduko txapelduna 2005eko mundialean
- 2003ko Eskubaloiko Nazioarteko Superkopa Alemanian
- Zilarrezko domina 2006ko Europearretan
- Brontzezko domina Sydneyko Joko Olinpikoetan
- Brontzezko domina Pekingo Joko Olinpikoetan
Nazioarteko tituluak Bartzelonarekin
- 12 ASOBAL Liga: 1987-1988, 1988-1989, 1989-1990, 1990-1991, 1991-1992, 1995-1996, 1996-1997, 1997-1998, 1998-1999, 1999-2000, 2002-2003, 2005-2006.
- Erregearen 9 Kopa: 1987-1988, 1989-1990, 1992-1993, 1993-1994, 1996-1997, 1997-1998, 1999-2000, 2003-2004, 2006-2007.
- 5 Asobal Kopa: 1994-1995, 1995-1996, 1999-2000, 2000-2001, 2001-2002.
- 11 Espainiako Superkopa: 1988-1989, 1989-1990, 1990-1991, 1991-1992, 1993-1994, 1996-1997, 1997-1988, 1999-2000, 2000-2001, 2003-2004, 2006-2007.
- 7 Pirinioetako Liga: 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2003, 2005.
- 13 Liga Katalan: 1987-1988, 1990-1991, 1991-1992, 1992-1993, 1993-1994, 1994-1995, 1996-1997, 1997-1998, 1998-1999, 1999-2000, 2000-2001, 2001-2002, 2003-2004.
Bakarkako tituluak:
- 2000-2001 eta 2001-2002 denboraldietan “Munduko atezainik hoberena” aukeratu zuen Eskubaloiko Nazioarteko Federazioak