David Edward Hughes

Wikipedia, Entziklopedia askea

David Edward Hughes (Londres, 1831eko maiatzaren 16a - Londres, 1900eko urtarrilaren 22a) britainiar asmalaria izan zen, jatorriz Ingalaterrakoa. Musika-irakaslea izan zen, baina telefonian eta telegrafian egin zituen lanengatik da batez ere ezaguna. Ikatz-mikrofonoa asmatu zuen 1878an, gaur egun erabiltzen diren mikrofono-mota askok oinarri dutena. Telegrafo bidez inprimatzeko teknika baten patentea lortu zuen; arrakasta handia izan zuen teknika hark, eta Ameriketako eta Europako nazio askotan erabili izan da. Haririk gabeko telegrafiari buruzko ikerketak egin zituen (Marconiren telegrafoaren oinarri izan zirenak).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Edward Hughes Aldatu lotura Wikidatan