David Hockney

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1995 BMW 850 CSi, lehen planoa

David Hockney (Bradford, Ingalaterra, 1937ko uztailaren 9a) britainiar pintorea da. Londresko Royal College of Arten egin zituen ikasketak, eta britainiar Pop artisten giroan ibili zen. Irudi errealistak, zorrotzak eta argiak pintatzen ditu, pop artearen eragin nabaria dutenak. Azken urteotan Kalifornian bizi da, eta hango izadia eta giza ikuspegia ditu pintagai.

Pintura eta argazkigintza tartekatu izan ditu bere lanean. Hasieran, Hockney Pop Artean jardun zuen, baina pixkanaka-pixkanaka kontsumoko objektuak irudikatzeari utzi eta paisajeak, etxeak eta batez ere igerilekuak pintatzen hasi zen, igerilekuak baitira gehien landu duen gaietako bat. Aldaketa hori Los Angelesen gorpuztu zuen, han bizi izan baitzen 1963tik 1967ra. 1970etik aurrera, Hockneyk zeharo baztertu zuen Pop Art joera. Grabatu, marrazki eta argazki autobiografikoak egin zituen batez ere. Bere koadroetako pertsonaiak antzerki gisako dekoratu batean ezartzen dira, umorez eta urruntasunez begiratuta. Erretratu asko egin du, estilo klasikoan (Peter Schlesinger, 1967; Celia, suite, 1972-73). Antzerkirako dekoratuak eta jantziak ere egin ditu ugari. Eta 1980az geroztik gogotik ari da argazkigintzan, Polaroid argazkiekin kubismoaren kutsuko collage handiak eginez.

Azken urteotan Yorkshireko basoetako zuhaitzak erakusten dituzten serie ugariak egin ditu, hainbat teknika erabiliz (bideoa, olioa mihiseren gainean, ikatza, akuarela, iPad...).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Hockney Aldatu lotura Wikidatan