David López García
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: David Lopez
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | David López García |
| Jaiotza data | 1981eko maiatzaren 13a |
| Jaiotza herria | Barakaldo |
| Jaiotza herrialdea | Bizkaia |
| Altuera | 1,79 |
| Pisua | 68 |
| Kirol informazioa | |
| Egungo taldea | Movistar Team |
| Modalitatea | Errepidea |
| Rola | Txirrindularia |
| Trebetasuna | Eskalatzaile |
| Profesional taldea(k) | |
| 2003-2004 2005-2006 2007-2010 2011 |
Cafés Baqué Euskaltel-Euskadi Caisse d´Epargne Movistar Team |
| Garaipen nagusiak | |
| Alemaniako Itzulia: etapa 1 Espainiako Vuelta: etapa 1. |
|
David López García (Barakaldo, 1981eko maiatzaren 13a - ) euskal txirrindulari profesionala da. Egun Movistar Team taldean dabil. Gaur egun, Barakaldotik hurbil dagoen Trapagaran deituriko herrian bizi da.
Eduki-taula |
Ibilbidea [aldatu]
2003an bere amateur taldea zen Cafés Baqué profesional bihurtu eta David ere profesional bilakatu zen. Bertan 2004ko Tour de l'Avenirren sailakpen orokorrean 6.a izan zenez, hurrengo urtean Euskaltel-Euskadik fitxatu zuen.
2006an Italiako Giroan parte hartu eta laugarrena izan zen etapa batean. Urkiolako Igoeran postu bera lortu zuen.
2007an Caisse d´Epargnek fitxatu eta emaitzarik onenak lortu zituen: 6.a Paris-Nizan; 6.a Gaztela eta Leonen; 4.a Klasika Primaveran; Mendiko Sailkapena Euskal Bizikletan; 2.a Urkiola Igoeran; etapa bat eta sailkapen orokorraren 3. postua Alemaniako Itzulian eta, azkenekoz, 14.a Espainiako Vueltan.
2008an 3.a izan zen Plouayko Sari Nagusian eta 2009an 7.a Andaluziako Vueltan[1].
Palmaresa [aldatu]
- Alemaniako Itzulia: etapa 1.
- Espainiako Vuelta: etapa 1.
Emaitzak lasterketa nagusietan [aldatu]
| Lasterketa | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Italiako Giroa | - | - | Utzi | 40.a | - | - | Utzi |
| Frantziako Tourra | - | - | - | - | - | 51.a | - |
| Espainiako Vuelta | - | - | 75.a | - | 14.a | - | - |
| Txirrindularitzako Munduko Txapelketak |
- | - | - | - | - | - | - |
Taldeak [aldatu]
- Cafés Baqué (2003-2004)
- Euskaltel-Euskadi (2005-2006)
- Caisse d´Epargne (2007-2010)
- Movistar Team (2011-)