David Levine
Wikipedia(e)tik
David Levine (Brooklyn, 1926 - New York, 2009) estatubatuar marrazkilaria izan zen. Karikatura landu zuen batez ere. Karikaturetako bere pertsonaiak buru handia eta gorputz txikia izaten dute askotan. Bestalde, pertsonaia horiek objektu batekin irudikatu zituen, haien jardueraren ikur batekin (Hemingway, esaterako, fusil batekin marraztu zuen). 1963tik aurrera, New York Review of Books aldizkarian aritu zen. Karikaturagile-lanaz gainera, David Levine erretratugile gisa ere aritu zen, baita genero-eszenen marrazkigile gisa ere. David Levinen lanek, Passion at Coney(1970), Cyclon (1973) edo Undressing Publicly(1976) besteak beste, bere inguruko munduari buruz zuen ikuspegia erakusten dute.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.