David Mumford

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
David Mumford 1975ean.

David Bryant Mumford (Worth, Sussex, Ingalaterra, 1937) estatubatuar matematikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exeterreko Eskolan ikasi ondoren, Harvard Unibertsitatean sartu zen, eta aldaera aljebraikoak ikasten hasi zen han. Graduatu ondoren, unibertsitatean bertan aritu zen lanean. 1967an, irakasle egin zuten, eta Higgins Irakasle izendatu zuten hamar urte geroago. 1981etik 1984ra, Harvardeko Matematika Saileko zuzendari izan zen, eta 1987tik 1992ra, MacArthur kide.

Vancouverreko Nazioarteko Kongresuan (1974), Fields domina eman zioten, moduluen aldaerak aztertzeagatik. Horretaz gainera, ekarpen ugari egin dizkio gainazal aljebraikoen teoriari, eta, hala, osatu egin du Oscar Zariskiren eta Eskola Italiarraren lana. 80ko hamarkadan, nolanahi ere, lanaren norabidea aldatu zuen Mumfordek, eta matematika aplikatua aztertzen hasi zen.

Fields dominaz gainera, beste ohore asko jaso ditu. Zientzietako Akademia Nazionaleko kide da, eta Nazioarteko Batasun Matematikoko lehendakari izan zen 1995etik 1999ra. Gaur egun, Brown Unibertsitateko Matematika Aplikatuen Sailean ari da irakasle-lanetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]