David O'Hara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
David O'Hara
Datu pertsonalak
Izen osoa David O'Hara
Jaio 1965eko uztailaren 9a
(48 urte)
Eskozia Glasgow (Eskozia)
Lan nabarmenenak Braveheart (1995)
Some Mother's Son (1996)
IMDB IMDBko fitxa

David O'Hara (1965eko uztailaren 9a, Glasgow) zinema eta telebistako eskoziar aktore bat da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glasgow hirian jaio zen, aita Patrick O'Hara, eraikuntzako langilea, eta ama berriz Martha Scott da. Glasgow hiriko biztanle askoren antzera irlandar jatorriko familia batekoa da.

Telebistako telesaila ugaritan antzeztu izan du, horietatik aipagarriena Estatu Batuetako The District telesaila, azken hau Erresuma Batua eta Irlandara itzultzeko asmoz denboraldi batez laga zuelarik.

Gure artean, bere aurpegia ezaguna baldin bada, Braveheart filma ospetsuan Irlandar Eroaren papera antzezteagatik da, filma honetan William Wallace (Mel Gibson) pertsonaiaren lagunmin, adajotzaile eta zaindari pertsonala bilakatu zen. Irlandako Uhartearen jabea zela aipatzeko inozenteki erabiltzen zuen esaldia ospetsu bilakatu zen: "Nire Uhartea da". Bestalde Some Mother's Son filman Aidan Quinn irlandar aktorearekin batera 1981ean Bobby Sands IRAko ekintzailearekin batera gose greba bat burutu zuten talde horretako kide batzuk ere antzeztu zituzten.

2006ean Jack Nicholson aktorearekin batera The Departed filman lan egin eta Fitzy izeneko pertsonaia antzeztu zuen.

2009ko ekainean O'Hara Dublin hirian The Tudors telesaila antzezten aritu zen. 2010 eta 2011an Harry Potter and the Deathly Hallows filman Albert Runcorn pertsonaia antzeztu du.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]