David Oistrakh
David Oistrakh (Odesa, 1908 - Amsterdam, Holanda, 1974) ukrainar biolin-jotzailea izan zen.
[aldatu] Biografia
Moskuko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak; 1926an ikasketak bukatu eta kontzertuak ematen hasi zen; 1934tik aurrera berrogei urtez biolin-irakaslea izan zen Moskuko Kontserbatorioan eta gorengo mailako biolinistak izan zituen ikasle, besteak beste, Igor Oistrakh semea.
Biolin-jotzaile bikaina zen, sari asko irabazi zituen, eta ospe handia izan zuen nazioartean. Musikaren alderdi guztiak landu zituen, ganbera-musika bereziki.
Mundu osoan zehar eman zituen kontzertuetan errusiar konpositore modernoak ezagutarazi zituen (Kabalievski, Miaskovski, Prokofiev, Xostakovitx).
Errusiar musikagile batzuek Oistrakhentzat idatzi zituzten lanetako batzuk: Prokofiev (2. sonata), Xostakovitx (1. eta 2. kontzertuak, sonata), Khatchaturian (kontzertua), Kabalievski (kontzertua).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.