David Roentgen
Wikipedia(e)tik
David Roentgen (Herrenhag, Alemania, 1743 - Wiesbaden, Alemania, 1807) alemaniar zurgina izan zen.
Biografia [aldatu]
Aitaren ordezko izan zen 1772an, hark Neuwieden zuen aroztegian. Parisko erakusketa batera joan zen bere lanen berri emateko, eta agindu ugari jaso zituen Luis XVI.aren gortetik. Aipagarriak dira egilearen asmakizun mekanikoak (erloju musikadunak) eta zurgintza-lanak. Luis XVI.aren gortean egin zuen lan, Iraultza iritsi zen arte.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.