David Saul Marshall

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Saul Marshallen bustoa.

David Saul Marshall (Singapur, 1908ko martxoaren 12a - ibidem, 1995eko abenduaren 12a) Singapurko abokatu, politiko eta diplomatikoa izan zen.

Familia judu batean sortu zen. Saltzaile gisa eta ontziola bateko langile gisa lanean aritu ondoren, Londresa aldatu zen zuzenbideko ikasketak egitera; harrezkero, Britainia Handian lan egin zuen 1937. urtera arte, eta bere sorterrian 1938tik aurrera. Japoniarrek Singapur eraso zutenean gerrako preso hartu zuten (1942), eta 1946. urtean Singapurra itzuli zenean berriro hasi zen zuzenbidean lanean. Abokatu gisa lanean ari zela hasi zen politika-gaiez kezkatzen, eta joera progresista moderatuaren baitan jardun zuen politikagintzan. Singapurko Langileen Frontearen garaipena bideratu zuen 1955. urteko hauteskundeetan, eta hauteskunde haien ondoren Lehen Ministro izendatu zuten. Baina Singapur Erresuma Batuarengandik askatzeko elkarrizketetan ez zuen emaitza onik lortu, eta gizartean haserrea piztu zelarik, bertan behera utzi behar izan zuen kargu hura, handik urtebetera; oposizioan egon zen denboran ez zuen garrantzizko beste lanik egin. 1978an Parisa joan zen enbaxadore, eta 1993. urtean sorterrira itzuli zenez gero, heriotza-zigorraren kontrako lanean eta beste zenbait gai humanitarioren ingurukoetan nabarmendu zen.

Erreferentziak