David Wark Griffith

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:12, 22 urtarrila 2016
D. W. Griffith
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Llewelyn Wark Griffith
JaiotzaLa Grange1875eko urtarrilaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaHollywood1948ko uztailaren 23a (73 urte)
Hobiratze lekuaMount Tabor Methodist Church Graveyard (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaJacob Wark Griffith
Ezkontidea(k)Linda Arvidson  (1906 -  1936)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, zinema ekoizlea, gidoilaria, film-muntatzailea, executive producer (en) Itzuli eta errealizadorea
Lantokia(k)Hollywood eta Ameriketako Estatu Batuak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0000428 Allocine: 1815 Rottentomatoes: celebrity/dw_griffith Allmovie: p92597 TV.com: people/d-w-griffith
Find a Grave: 1744 Edit the value on Wikidata

David Wark Griffith (La Grange, 1875eko urtarrilaren 22a - Hollywood, 1948ko uztailaren 23a) zinemaren aita bezala ezagutzen den zinema zuzendaria da. Biograph estudioetan lan egin zuen artean, 500 pelikula inguru egin zituen, bere estudio propioa sortu arte: Triangle Film Corporation. 1919. urtean Charlie Chaplin eta beste zinegile batzuekin United Artists sortu zuen, produktora nagusien monopolioaren kontra joateko.

Zinemaren gramatika berriaren aita

The Adventures of Dollie (1908)

Beste zuzendari askorekin lan egin bazuen ere, bera gelditu da, guztien gainetik, haserako aitzindari guzti haien artean. Lengoaia zinematografikoaren oinarriak finkatu zituen, gaur egun aise erabiltzen diren baliabideak bere pelikuletan sartuz:

  • Lehen planoa edo xehetasun planoak
  • Pertsonen aurpegietan zentratuz kamarak, edo objektuen plano zehatzak hartuz
  • Fundituak eta kateatutako planoak sartuz eszenak aldatzeko
  • Flashback edo lehenago gertatutako gauzak erakutsiz.

Baina teknika edo trikimailu guzti hauen gainetik, muntaketa lengoaia asmatzea egozten zaio: txandakako muntaia erabili zuen, zinemaren narratiba berria nolabait sortuz, zinemaren gramatikaren aita kontsideratu daitekeela.

Filmagintza (jatorrizko izenburuarekin)

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Wark Griffith Aldatu lotura Wikidatan