De rerum natura

Wikipedia, Entziklopedia askea
De Rerum Natura lanaren lehen liburukia, Tanaquil Faber-en 1675. urteko ediziokoa

De rerum natura olerkari eta filosofo erromatar Lukreziok K. a. I. mendean idatzitako latinezko poema epikoa da. Bere xedea filosofia epikurearra erromatarrei azaltzea izan zen.

De rerum natura hexametro daktilikoa jarraituz idatzita dago, sei liburukik osatzen dute eta fisika epikurearra du ardatz nagusi. Atomismoaren printzipioak azaltzen ditu; buruaren eta arimaren izaera; zentzumena eta pentsaera; munduaren garapena eta haren fenomenoak; eta zeruko zein lurreko hainbat fenomeno azaltzen ditu.