Deabruaren Dorrea

Wikipedia(e)tik
Deabruaren Dorrearen Monumentu Nazionala» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Deabruaren Dorrea
(Devils Tower)
Gune Historikoen Erregistro Nazionala (AEB)
Monumentu Nazionala
Devils Tower CROP.jpg
Dorrearen ikuspegia
Kokapena WyomingWyoming, AEB
Gertueneko hiria Hulett
Koordenatuak 44°35′26″N 104°42′56″W / 44.59056°N 104.71556°W / 44.59056; -104.71556Koordenatuak: 44°35′26″N 104°42′56″W / 44.59056°N 104.71556°W / 44.59056; -104.71556
Azalera 54500 m2
Izendatua 1906-09-24
Administrazioa Parke Nazionalen Zerbitzua
Deabruaren Dorrea non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa

Deabruaren Dorrea (ingelesez Devils Tower (lakotaz: Matȟó Thípila, "hartzaren logela", edo Ptehé Ǧí, "buffalo-adar marroi"; arapahoz: Wox Niiinon [1]) Ameriketako Estatu Batuetan dagoen intrusio igneo monolitiko edo sumendi lepo bat da, Black Hillsen kokatua, Hulett eta Sundancetik gertu, Crook konderrian, Wyoming estatuaren ipar-ekialdean, Belle Fourche ibaiaren ondoan. Oso modu ikusgarrian altxatzen da (386 metro) inguruko lurraldearen gainetik, eta bere tontorra 1558 metroko altueran dago.

Deabruaren Dorrea Estatu Batuetan izendatutako lehen Monumentu Nazionala izan zen, 1906an, Theodore Roosvelt presidentearen agintaldian. Monumentuaren mugek 5,45 kilometro karratuko hedadura hartzen dute.

Harkaitz honen lehen igoera ezaguna 1893an egin zuten William Rogers eta Willard Ripleyk, han inguruko arrantxeroak. Horman lurretik tontorreraino irekitzen zen arrakala bertikal estu bat topatu zuten, eta hilabeteetan zehar arrakalaren bi alboetako hormetan zurezko takoak iltzatu zituzten, tako hauek zurezko taulez horizontalki elkartuz, honela eskailera bat egitea lortuz. 1893ko uztailak 4an independentziaren eguna ospatzen zenez, ikuskizun hau ikusteko bildu ziren inguruko arrantxeroen familien aurrean, eraiki zuten eskaileratik igo ziren, tontorreraino iritsiz. Eskailera 1927 arte erabili ahal izan zen, eta gaur egun ere, oraindik eskailera horren hondarrak ikus daitezke.

Gaur egun, bere urteroko 400.000 bisitarietatik 4.000k Deabruaren Dorrea eskalatzen dute, nagusiki eskaladako teknika tradizionalak erabiliz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deabruaren Dorrea Aldatu lotura Wikidatan