Death Valley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heriotzaren Harana

Death Valley edo Heriotzaren Harana, AEBetako Kalifornia estatuko hego-mendebaldean dagoen arro bat da. Iparramerikako tokirik behe, bero eta lehorrena da, 225 kilometroko luzera eta 8 eta 24 kilometro arteko zabalera duelarik.

Hemendik, hegoaldetik, Amargosa ibaia igarotzen da, Badwater izeneko depresio txiki bat duelarik, itsas mailatik 86 metro beherago egonik, Ipar Amerikako punturik behekoena da. Heriotzaren harana, lehenago, kolonizatzaileentzako oztopo bat izan zen (hortik bere izena), ondoren, boraxa ateratzeko gunea izateko.

Heriotzaren Haranaren Parke Nazionalaren zati handi bat hartzen du, 1933an monumentu nazional eta 1994an parke nazional izendatua. 13.517 kilometro karratuko hedadura hartzen du, eta Nevada estaturaino hedatzen da.

Koordenatuak: 36°14′N 116°46′W / 36.233°N 116.767°W / 36.233; -116.767

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak