Debabarrena

Koordenatuak: 43°12′N 2°24′W / 43.2°N 2.4°W / 43.2; -2.4
Wikipedia, Entziklopedia askea
Debabarren» orritik birbideratua)
Debabarrena
 Euskal Herria
Debako kostaldea.
Administrazioa
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriakEibar, Elgoibar, Deba, Mutriku, Soraluze, Mendaro, Ermua (Bizkaia) eta Mallabia (Bizkaia)
Herri handienaEibar
Geografia
Koordenatuak43°12′N 2°24′W / 43.2°N 2.4°W / 43.2; -2.4
Azalera182,73 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Debabarrena Gipuzkoako ipar-mendebaldeko eskualdea da, eta Deba ibaiak erditik zeharkatua. Hala ere, Bizkaiko 2 udalerri ere hartzen ditu bere baitan (Mallabia eta Ermua).

Eskualdeko biztanleak 72.000 baino gehiago dira eta Eibar da hiririk handiena.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu mendebaldean Bizkaiko Lea-Artibai eta Durangaldea eskualdeak, ekialdean Gipuzkoako Urola Kosta, hegoaldean Debagoiena, iparraldean eta Bizkaiko golkoa.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Oharra: *2010)

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debabarreneko euskalkiari dagokionez, hiru eremu nagusi bereiz daitezke. Ermua, Eibar eta Soraluze inguruan bizkaiera egiten da, Debagoieneko Bergaran eta Elgetan bezalatsu. Deba eta Mendaro aldean, berriz, gipuzkera nagusitu da, zenbait ezaugarri berezirekin. Elgoibarren eta Mutrikun, azkenik, tarteko hizkera egiten da: bizkaieraren eta gipuzkeraren arteko ezaugarriak aurkituko ditugu.

Badihardugu euskara elkartea da Debabarreneko eta Debagoieneko euskaltzaleak biltzen dituen eta tokian tokiko herri hizkerak jasotzen dituen euskara elkartea.

Azkenik, Elgoibarren ikastola eta bertso-eskola bana badaude.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko golkoa, Debabarreneko kostaldea Mutrikun, bistan Saturraran hondartza.

Aipatzekoa da Soraluze-Elorrio mendigaina, Mazelaegiko kordala. Karakaten hasi eta Hirukuretzatik pasata Elorrioraino iristen den eremu megalitikoa. Euskal Herriko megalito pilaketa nagusia aurki dezakegu mendigain honetan. K.a. II milurteko gizakiaren aztarnak dira. Bailara mailan aipatzekoa da Deba-Zumaia arteko itsas ingurua.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Famatua da Mendaron egiten den txokolatea.

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debabarrena eskualdea Euskal Herriaren erdialdean kokatuta dago. Deba ibaia Gipuzkoan hasten da, eta bere adarrik garrantzitsuena, Ego ibaia, Bizkaian. Horren ondorioz, eskualde honek meseta (ordokia) Frantziarekin elkartzen du kostaldeko bidetik, eta Durangaldetik, Bilbo.

AP-8 autobidea, AP-1arekin lotzen da Maltzagan. Paraleloki, badaude beste errepide batzuk, N-634 esaterako. Trenbide sarea ere trinkoa da. Bilbo-Donostia ibilbidea egiten duen trenak geltokiak ditu Deban, Mendaron, Elgoibarren eta Eibarren. Antzina, 1960ko hamarkada arte, linea hori Gasteiza heltzen zen, Maltzagako geltokitik hegoaldera eginez.

Autopistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debabarrenean AP-1 eta A-8 autobide ordainpekoak elkartzen dira, Maltzaga parean. A-8 autobideak sarrera-irteerak ditu Eibarren (Ermua/Eibar M (16) eta Eibar E (15-B)), Elgoibarren (14) eta Deban (Itziar 13). AP-1 autopistak (Maltzaga-Gasteiz) ez du sarbiderik Debabarrenean, gertuena Bergarakoa (Bergara I (1)) da.

Bestelako errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debabarreneko errepideek Deba ibaia bera hartzen dute ardatz. Nagusia N-631 errepidea da: Ermuatik hasita Eibar, Maltzaga, Elgoibar, Mendaro eta Deba lotzen ditu. Gero Debatik Itziarra eta Zumaiara jarraitzen du, kostaldeko errepide bihurtuta. Errepide horrek ez du saihesbiderik, Eibarren izan ezik. Debabarreneko beste bide nagusietako bat GI-627 da: Bergara aldetik sartzen da eskualdean, Soraluze gurutzatu eta Maltzagan N-631rekin elkartzen da. Horrela, bertan sortzen da Debabarrenaren eta Debagoienaren arteko komunikazio ardatza. GI-627 errepideari jarraituz, Debagoieneko herri nagusitara iritsiko gara, bai eta Arabako hiriburu Gasteizeraino ere.

Trenbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskotren sareak zeharkatzen ditu Debabarreneko herri guztiak, Soraluze eta Mutriku izan ezik. Trena orduro pasatzen da bai Donostirantz, bai Bilborantz. Gainera Eibar-Ermua artean tranbia zerbitzua dago, eta trenak ordu laurdenero abiatzen dira bi herrien artean. Trenbide sareak trenbide bakarra du tarte ia osoan. Geralekuak hauek dira: Donostia - Bilbo zentzuan: Deba - Deba, Mendaro - Mendaro, (Altzola - Altzola), Elgoibar - Toletxegain, Elgoibar - Elgoibar, Eibar - Eibar, Eibar - Ardantza, Eibar - Unibertsitateak eta Ermua - Ermua.

Aipatzekoa da Soraluzeko kasua. Lehen trena zegoen herrian, baina bai Zumarragarako trena, bai Gasteizkoa kendu zizkioten, Debagoiena guztian kendu zituzten bezala. Lehengo Maltzagako tren geltokiaren garrantzia oraindik ere nabari da bertatik pasatzean, nahiz gaur egun trenak ez diren gelditu ere egiten. Plana dago Arrasatetik Soraluzerainoko tranbia ipintzekoa, horrela Debagoienak eta Soraluzek dituzten garraio arazoak konponduko diren esperantzarekin. Tranbia horrek berreskuratuko luke, neurri txikiago batean noski, Maltzagako geltokiaren garrantzia.

Autobusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debabarrena eskualdean hainbat autobus konpainia daude, Lurraldebus (Pesa eta Euskotren) eta Bizkaibus. Bizkaibus autobusek Eibar, Ermua eta Mallabia Bizkaiko hainbat herrirekin elkartzen dute. Euskotreneko autobusek aldiz, Mallabiatik irten eta Ondarroarainoko bidea egiten dute, herri guztietan geldituz. Gainera Euskotren autobusek Soraluze-Eibar eta Soraluze-Elgoibar-Mendaro zerbitzuak egiten dituzte. Eibar-Elgeta eta Deba-Itziar ere Euskotrenek egiten ditu. Pesak, ostera, Eibar eta Soraluze Deba Goieneko herriekin lotzen ditu. Gainera Bergara-Donostia lineak Soraluze eta Elgoibar ere hartzen ditu. Eibar-Gasteiz eta Eibar-Iruñea lineek ere Soraluze zeharkatzen dute.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deba

  • Prentsa idatzia: Berriketan

Eibar

Elgoibar

  • Prentsa idatzia: Barren
  • Internet: elgoibarren.com

Ermua

Mallabia

Mendaro

Mutriku

Soraluze

  • Prentsa idatzia: Pil-Pilean
  • Internet: plaentxia.com

Ondasun nabarmenenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Debaldea
    1. Deba
    2. Mutriku
  2. Elgoibar
    1. Elgoibar
    2. Mendaro
      • Andre Maria Jasokundearen eliza (Azpilgoeta auzoan)
      • Andre maria Sortzez Garbiaren eliza (Garagarza auzoan)
      • Trinitateko eliza
      • Santanako ermita
      • Lasaldeko dorretxea (Garagarza auzoan)
      • Ospazeko dorretxea (Azpilgoa auzoan)
  3. Eibar-Ego
    1. Eibar
    2. Soraluze

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]