Debabarrena
|
Debabarrena |
|
|---|---|
| Azalera | 182,73 km² |
| Biztanleria | 72.385 (2010) |
| Dentsitatea | 396,13 bizt / km² |
| Udalerriak | Eibar, Elgoibar, Deba, Mutriku, Soraluze, Mendaro, Ermua (Bizkaia) eta Mallabia (Bizkaia) |
| Herririk handiena | Eibar (27.378 biztanle) |
| www.debabarrenaturismo.com | |
Debabarrena Gipuzkoako mendebaldean dagoen eskualdea da, eta Deba ibaiak erditik zeharkatzen du.
Eskualdeko biztanleak 72.000 baino gehiago dira eta Eibar da hiririk handiena.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Mugakide ditu Bizkaiko Lea-Artibai eta Durangaldea eskualdeak mendebalean, Gipuzkoako Urola Kosta ekialdean, Debagoiena hegoaldean, eta Bizkaiko Golkoa iparraldean.
[aldatu] Udalerriak
- Eibar: 27.378 biztanle*
- Ermua (Bizkaia): 16.196 biztanle*
- Elgoibar: 11.324 biztanle*
- Deba: 5.384 biztanle*
- Mutriku: 5.021 biztanle*
- Soraluze: 4.002 biztanle*
- Mendaro: 1.898 biztanle*
- Mallabia (Bizkaia): 1.182 biztanle*
(Oharra: *2010)
[aldatu] Euskara
Debabarreneko euskalkiari dagokionez, hiru eremu nagusi bereiz daitezke. Ermua, Eibar eta Soraluze inguruan bizkaiera egiten da, Debagoieneko Bergaran eta Elgetan bezalatsu. Deba eta Mendaro aldean, berriz, gipuzkera nagusitu da, zenbait ezaugarri berezirekin. Elgoibarren eta Mutrikun, azkenik, tarteko hizkera egiten da: bizkaieraren eta gipuzkeraren arteko ezaugarriak aurkituko ditugu.
Badihardugu euskara elkartea da Debabarreneko eta Debagoieneko euskaltzaleak biltzen dituen eta tokian tokiko herri hizkerak jasotzen dituen euskara elkartea.
Azkenik, Elgoibarren ikastola eta bertso-eskola bana badaude.
[aldatu] Inguru naturala
Aipatzekoa da Soraluze-Elorrio mendigaina, Mazelaegiko kordala. Karakaten hasi eta Hirukuretzatik pasata Elorrioraino iristen den eremu megalitikoa. Euskal Herriko megalito pilaketa nagusia aurki dezakegu mendigain honetan. K.a. II milurteko gizakiaren aztarnak dira. Bailara mailan aipatzekoa da Deba-Zumaia arteko itsas ingurua.
[aldatu] Gastronomia
Famatua da Mendaron egiten den txokolatea.
[aldatu] Garraiobideak
Debabarren eskualdea Euskal Herriaren erdialdean kokatuta dago. Deba ibaia Gipuzkoan hasten da, eta bere adarrik garrantzitsuena, Ego ibaia, Bizkaian. Horren ondorioz, eskualde honek meseta (ordokia) Frantziarekin elkartzen du kostaldeko bidetik, eta Durangaldetik, Bilbo. Errepide nagusia AP-8-a, AP-1arekin lotzen da Maltzagan. Paraleloki, badaude beste errepide batzuk, N-634-a esaterako. Trenbide sare trinkoa ere badago. Bilbo-Donostia ibilbidea egiten duen trenak, Gipuzkoan, Deba, Mendaro, Elgoibar, eta Eibartik igarotzen da. Antzina, 60aren hamarkadara arte, linea hau Gasteizera ailegatzen zen, Maltzagako geltokitik.
[aldatu] Autopistak
Debabarrenean AP-1 eta A-8 autobideak elkartzen dira. Maltzaga parean elkartu ere. A-8 autobideak sarrera/irteerak ditu Eibarren (Ermua/Eibar M (16) eta Eibar E (15-B)), Elgoibarren (14) eta Deban (Itziar 13). AP-1 autopistak (Maltzaga-Gasteiz) ez du sarbiderik Debabarrenean, gertuena Bergarakoa (Bergara I (1)) da. Bi autopistok ordainduzkoa dira.
[aldatu] Errepideak
Debabarreneko errepideak Deba ibaia bera hartzen dute ardatz. Nagusia 631 errepide Nazionala da (N-631). Errepide honek, Ermuatik hasita Eibar, Maltzaga, Elgoibar, Mendaro eta Deba lotzen ditu. Gero Debatik Itziarrera eta Zumaiaruntz jarraitzen du "Kostaldeko errepidean" bihurtuz. Esan beharra dago errepide honek ez duela sahiesbiderik Eibarren izan ezik. Jada,Eibarko sahiesbidea hobetzeko lanak hasiak daude. Debabarreneko beste bide nagusietako bat Gipuzkoa 627a da (GI-627). Errepide hau Bergara aldetik sartzen da eskualdean. Soraluze gurutzatu eta Maltzagan 631 nazionalarekin elkartzan da. Horrela bertan sortzen da Debabarrenaren eta Debagoienaren arteko komunikazio ardatza. GI-627 errepidea jarraituz, Deba Goienako herririk nagusienetara irits gaitezke, eta baita Arabako hiribururainio ere.
[aldatu] Trenbideak
Euskotren sareak zeharkatzen ditu Debabarreneko herri guztiak, Soraluze eta Mutriku izan ezik. Trena orduoro pasatzen da bai Donostirantza, eta baita Bilborako zentzuan ere. Gainera Eibar-Ermua artean tranbia zerbitzua dago, trenak ordu laurdenero abiatzen dira bi herrien artean. Trenbide sareak trenbide bakarra du tarte ia osoan. Geralekuak honakoak dira Donostia - Bilbo zentzuan: Deba - Deba, Mendaro - Mendaro, (Altzola - Altzola), Elgoibar - Toletxegain, Elgoibar - Elgoibar, Eibar - Eibar, Eibar - Ardantza, Eibar - Unibertsitateak eta Ermua - Ermua. Aipatzekoa da Soraluzeko kasua. Lehen trena zegoen herrian, baina bai Zumarragarako trena, baita Gasteizako trena kendu zituzten herri honetatik, Deba Goiena guztian kendu zituzten bezala. Lehengo Maltzagako tren geltokiaren garrantzia oraindik ere nabaritu daiteke bertatik pasatzerakoan, nahiz gaur egun trenak ez diren gelditu ere egiten. Plana dago Arrasatetik Soraluzerainoko tranbia ipintzekoa. Tranbia honek Deba Goienak eta Soraluzek dituzten garraio arazoak konponduko dituenaren esperantzarekin. Tranbia honen bidez, berriz ere berreskuratuko litzateke, neurri txikiago batean noski, Maltzagako geltokiaren garrantzia.
[aldatu] Autobusak
Debabarren eskualdean hainbat autobus konpainia daude, Lurraldebus (Pesa eta Euskotren) eta Bizkaibus. Bizkaibus autobusek Eibar, Ermua eta Mallabia Bizkaiko hainbat herrirekin elkartzen dute. Euskotreneko autobusek aldiz, Mallabiatik irten eta Ondarroarainoko bidea egiten dute, herri guztietan geldituz. Gainera Euskotren autobusek Soraluze-Eibar eta Soraluze-Elgoibar-Mendaro zerbitzuak egiten dituzte. Eibar-Elgeta eta Deba-Itziar ere Euskotrenek egiten ditu. Pesak, ostera, Eibar eta Soraluze Deba Goieneko herriekin lotzen ditu. Gainera Bergara-Donostia lineak Soraluze eta Elgoibar ere hartzen ditu. Eibar-Gasteiz eta Eibar-Iruña lineek ere Soraluze zeharkatzen dute.
[aldatu] Komunikabideak
Deba
Eibar
- Telebista - KTB
- Prentsa idatzia - eta kitto!
- Internet - http://www.eibar.es/
Elgoibar
- Prentsa idatzia - barren
- Internet - elgoibarren.com
Ermua
- Prentsa idatzia - Drogetenitturrri
Mallabia
- Prentsa idatzia - Drogetenitturrri
Mendaro
Mutriku
- Prentsa idatzia - Kalaputxi
Soraluze
- Prentsa idatzia - Pil-Pilean
- Internet - plaentxia.com
[aldatu] Osasuna
[aldatu] Erakundeak
[aldatu] Kanpo loturak
- Badihardugu Euskara Elkartea
- www.debegesa.com - Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Erakundea
- www.debabarrenaturismo.com - Benetako Euskal Herria
- elgoibarren.net orainkaria (Elgoibar)
- Elgoibarko udala
- plaentxia.com orainkaria (Soraluze)
- Soraluzeko udala
- etakitto.com orainkaria (Eibar)
- Eibarko udala
- Debako udala
- Mutrikuko udala
- Mendaroko udala
|
|||||||
| Gipuzkoako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Bidasoaldea | Debabarrena | Debagoiena | Donostialdea | Goierri | Oiartzualdea | Tolosaldea | Urola Erdia | Urola Garaia | Urola Kosta |
||
|
|||||||||||||||||||||||||