Debagoieneko Ospitalea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Debagoieneko Ospitalea
Hospital del Alto Deba
Debagoieneko Ospitalea is located in Gipuzkoa
Osakidetza
Lekua Arrasate
 Gipuzkoa
Oheak 72
Sailkapena Ospitale Publikoa
Sorrera 1965
Webgune ofiziala

Debagoieneko Ospitalea edo Deba Garaiko Ospitalea izen bereko eskualde gipuzkoarraren erietxea da, Arrasaten kokatutakoa zehazki.

Osakidetzan sartu zen 1980ko hamarkadaren bukaeran.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Arrasateko kooperatibek 1965ean Centro Asistencial de Mondragón zelakoa martxan ipini zuten hainbat espezialitate medikorekin. Roman Balanzategi lehen zuzendaria izan zen, eta medikuen artean Jose Maria Arzamendi eta Jose Felix Legorburu (Kirurgia orokorra), Lorenzo Zallo eta Mariano Morlans (Ginekologia), Paul Zubillaga (Pediatria), Koldo Viar eta Jesus Giraldo (Digestio-aparatua) eta Toribio Agirre (Traumatologia) zeuden. Hurrengo urtean, sukalde eta garbiketa zerbitzuak hasi zituzten Mesedetako Mojek antolatzen.

1976an Barne Medikuntzaren zerbitzua gehitu zuten. Urte batzuk geroago, 1983an instalazioak zabaldu zituzten, eta 1987an ospitalea Osakidetzan sartu zen.

2006an aurkeztu zuten ospitale berria egiteko egitasmoa, gaurko lekuaren ondoan egongo dena.

[aldatu] Elkarlana

Debagoienatik gertuen dagoen hiriburua Gasteiz izanda, eskualdeko ospitalea Txagorritxu eta Santiago Ospitalearekin elkarlanean dago gaixo batzuk tratatzeko. Bestela, espezialitate mediko konkretu batzuekin Donostia Ospitalearekin lan egiten dute, Psikiatria eta Toraxeko kirurgia tartean.

Azkenik, Arrasateko Ospitale Psikiatrikoarekin ere harreman estua dauka eskualdeko erietxeak, hango gaixoak askotan tratatuz.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak