Debako Musika Banda

Wikipedia, Entziklopedia askea

Debako Musika Banda Debako (Gipuzkoa) musika talde bat da. Bere errepertorioa zein partaideen adina anitzak dira eta bertan profesionalik izan ez arren hainbat sari irabazi ditu.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo Debako Musika Bandaren jaiotza 1978. urtean eman zen, hots, udalerriko musika banda desagertuaren instrumentuak eskatzean, Santi Gimenezek zuzendari postua hartuz. 1982an partaideen kopuruak gora egin zuen udalerriko jaietan parte hartzen zuten bi fanfarreko musikariek bandarekin bat egitean. Gauzak horrela, taldearen ardatza sendotu eta zuzendari berri bat agertu zen: Andima Egaña (1992. urtera arte).

Bandaren maila lau haizeetara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadiko hainbat herritan kontzertuak eman ostean (Markina, Algorta, Ondarroa, Mutriku, Ordizia, Getaria, Araia, Villabona, Bermeo, Lizarra, Usurbil, Eibar, Donostia, etab.) euren maila erakusteko parada izan zuten Zallan ospatu zen Euskadiko musika banden 3. txapelketan, 1994an. Fernando Urain zuzendaria zen eta Debako Musika Bandak txapelketa irabazi zuen.Musika taldeak birritan irabazi zuen txapelketa, 1996 eta 1997an.

Ateen irekitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari hauei esker, batetik, eta bandaren lana medio, bestetik, musika-emanaldiek gora egin zuten sasoi ,hartan. 1998ko Donostiako Musika Hamabostaldian ekitaldi bat izan zuten eta bertako Aste Nagusian beraien musika erakusteko aukera eduki zuten, eta urtero joaten direlarik donostiar festetara.

Donostiarekiko harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako danborradan jotzen hasi ziren, urteen poderioz ohitura bihurtuz. Bertako elkarte askorekin egin dute parte: Scout Egia (1994-1996), El Sauce (1987-1988), D.Y.A (1990), Amara Berri (1994-1997), eta 1999tik Artisau Elkartearekin Banderaren jaistean (San Sebastian egunean).

2003an, Debako Musika Bandak Anoetako futbol-zelaian Realzaleen Festan parte hartu zuen Donostiako Orfeoiarekin batera. Bertan La Oreja de Van Gogh, Alex Ubago, Mikel Erentxun, Jabier Muguruza, etab. luze batekin partekatu zuen eszenatokia.

Materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an, musika bandak omenaldi bat eskaini zion 1988an Madrilen (Espainia) hil zen Pablo Sorozabal musikari donostiarrari eta "Deba eta Sorozabal" CDa grabatu zuen.

2001ean, "Donostiako Arriada" diskoa grabatu zuen Donostiako Artisau Elkartearekin.

2003. urtean, Debako Musika Bandak bere 25. urteurrena egin zuen eta ospatzeko “Debako Musika Banda 25.Urteurrena” CDa grabatu zuen, herriarekiko abestiak barne zituelarik.

Azken bolada horretan (2001etik 2005era), banda Debako Musika hamabostaldian herriko Aitzuri Abesbatzarekin batera parte hartu zuen, eta 2005eko kontzertuan zuzenean grabaturiko DVD-CD bat egin zuten bien artean.

Musika ekitaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandaren musika ekimenen artean, kalejirak, zezenketetan musika giroa jarri, jaietako goizeko dianetan jo eta kontzertuak daude.

Jazzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako 2008ko Jazzaldian[Betiko hautsitako esteka] parte hartzeko asmoz, urte bereko martxoan aurre-aukeraketara aurkeztu ziren Debako Musika Bandakoak. Hautaketa hartan 40 jazz banda aurkeztu ziren eta Debakoa Jazz banda peto-petoa izan ez arren, aukeratuen txartela lortu zuen. Kontzertua Zurriolako hondartzan dagoen Kursaalaren magalean izan zen, uztailaren 27an, eguraldi eder-ederra lagun edukita eta 1000 ikusentzule baino gehiagoren aurrean erakutsiz bere errepertorioa, swing erritmodun "Debako martxa" agur abestitzat eskaini zuelarik.

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fernando Urain - Zuzendaria
  • Ibai Pastor - Bonbardinoa
  • Maialen Egia, Amaia Ajuariagoikoa, Maider Gorosabel, Leire Sagarna, Ibone Mancisidor, Enara Oruesagasti, Irati Majoral - Flauta
  • Naia Osa, Marina de Anta, Miren Sagarna, Julen Elordieta, Unai Portero, Markel Hernández - Klarinetea
  • June Etxabe - Oboea
  • Kerman Rico, Iker Fernandez, Jon Masach, Ekain Ortueta - Perkusioa
  • Jon Garate, Itziar Larramendi, Unax Zarraua, Iker Agirrezabalaga, Oxel García - Saxofoi altua
  • Iñigo Egaña - Saxofoi baritonoa
  • Riansares Goenaga, Ibon Manterola - Saxofoi tenorea
  • Martina Soto, Jokin Narbaiza, Haritz Martínez, Iker Urkiola, Julen Varela - Tronboia
  • Julen Aldalur, Alfonso Masach, Patxi Aizpurua, Julen Ayastuy, Alain Suárez, Ander Zabala, Roke Albizu - Tronpeta
  • Luken Urkiri, Jokin Elola - Tuba

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debako Musika Banda YouTube webgunean

Makina bat esteka aurki daiteke YouTube web-orrian Debako Musika Bandaz. Hona hemen batzuk: