Debako Udal Azoka

Koordenatuak: 43°17′41″N 2°21′19″W / 43.29471°N 2.35524°W / 43.29471; -2.35524
Wikipedia, Entziklopedia askea
Debako Udal Azoka
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDeba
Koordenatuak43°17′41″N 2°21′19″W / 43.29471°N 2.35524°W / 43.29471; -2.35524
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1910
Arkitektura
EstiloaArkitektura eklektikoa
neoklasizismoa
Ondarea
EJren ondarea31

Debako Udal Azoka Deban (Gipuzkoa) dagoen eraikina, arkitektura eklektikoaren adierazgarria.

1995eko martxoaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910an egindako eraikin hau herri-lan edo arkitektura zibilaren tipologia barruan sartzen da eta XX. mendearen hasierako arkitektura joera berriak nabari daitezke bertan.

Azoka honek oinarri laukizuzena du eta sabai zapala. Erdi aldeko egitura harrizkoa da eta, beste dena, hormigoizkoa. Bere betebeharra kontuan izanik (azoka izatea, alegia), aurreko alde osoa zabalik du. Zutabe gainean dauden puntu erdiko arkuz dago osatua aurreko alde hau. Dekoraziorako erabilitako osagaien artean, balaustradaren inguruak eta zutabeen apaingarriak azpimarra daitezke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]