Debreceni VSC

Wikipedia, Entziklopedia askea
Debreceni VSC
Ezizena(k)Loki
Sorrera1902
Futbol zelaiaNagyerdei Stadion
edukiera: 20.340 lagun
inaugurazioa: 2013
PresidenteaHungaria Péter Szabó
EntrenatzaileaSerbia Srđan Blagojević
LigaHungariako Liga
2022-233.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Debreceni VSC (izen osoa Debreceni Vasutas Sport Club) Hungariako azken urteetako futbol talde onena da, Debrecen hirikoa. 7 aldiz irabazi du Hungariako futbol liga, 6 aldiz Kopa eta beste bost aldiz superkopa. Budapestekoak ez diren taldeen artean, palmaresik onena dauka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1902an sortu zen, Egyetértés Futball Club izenaz, baina Estatuko trenbideek bereganatu zuten eta Debreceni Vasutas Sport Club (vasutasek "trenbide" esan nahi du). Komunismoa iritsi zenean "Loki" ezizena hartu zuen, herrialde komunistetan "Lokomotiv" izena baitzuten trenbide enpresako futbol taldeek.

Behe mailatan aritu izan da historian zehar, noizbehinka lehen mailara iristea ere lortu duen arren. 1993an igo zen azken aldiz Hungariako lehen mailara eta ordutik bertan izan da. Aurreneko tituluak 1999 eta 2001eko kopak izan zituen baina 2005etik aurrera Hungariako talde nagusia izan da, zazpi liga, lau kopa eta bost superkopa irabazirik. Europako txapelketetan, ordea, ez du emaitza aipagarririk lortu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungarian: 19[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (7): 2005, 2006, 2007, 2009, 2010, 2012, 2014.
  • Kopa (6): 1999, 2001, 2008, 2010, 2012, 2013.
  • Hungariako Superkopa (5): 2005, 2006, 2007, 2009, 2010.
  • Hungariako Ligako Kopa (1): 2010

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]