Debreceni VSC

Wikipedia, Entziklopedia askea
Debreceni VSC
Ezizena(k)Loki
Sorrera1902
Futbol zelaiaNagyerdei Stadion
edukiera: 20.340 lagun
inaugurazioa: 2013
PresidenteaHungaria Gábor Szima
EntrenatzaileaHungaria Elemér Kondás
LigaHungariako Liga
2015-163.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Fitxategi:Nagyerdei stadium.jpg
Nagyerdei Stadion.

Debreceni VSC (izen osoa Debreceni Vasutas Sport Club) Hungariako azken urteetako futbol talde onena da, Debrecen hirikoa. 7 aldiz irabazi du Hungariako futbol liga, 6 aldiz Kopa eta beste bost aldiz superkopa. Aipatzekoa da baita ere Budapestekoak ez diren taldeen artean palmaresik onena berak daukala.

Historia

Taldea 1902an sortu zen Egyetértés Futball Club izenarekin baina Estatuko trenbideek bereganatu zuten eta Debreceni Vasutas Sport Club ("Vasutas" hitzak trenbidea esan nahi du). Komunismoa iritsi zenean "Loki" ezizena hartu zuen, herrialde komunistetan "Lokomotiv" izena baitzuten trenbide enpresako futbol taldeek.

Behe mailatan aritu izan da historian zehar, naizbehinka lehen mailara iristea ere lortu duen arren. 1993an igo zen azken aldiz Hungariako lehen mailara eta ordutik bertan izan da. Aurreneko tituluak 1999 eta 2001eko kopak izan zituen baina 2005etik aurrera Hungariako talde dominatzailea izan da zazpi liga, lau kopa eta bost superkopa irabaziz besteak beste. Europako txapelketetan ordea ez du emaitza aipagarririk lortu.

Palmaresa

Hungarian: 19

  • Liga (7): 2005, 2006, 2007, 2009, 2010, 2012, 2014.
  • Kopa (6): 1999, 2001, 2008, 2010, 2012, 2013.
  • Hungariako Superkopa (5): 2005, 2006, 2007, 2009, 2010.
  • Hungariako Ligako Kopa (1): 2010

Kanpo loturak