Delphine de Vigan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Delphine de Vigan
Delphine de Vigan
Delphine de Vigan, (Nancy hirian, 2011n)
Datu pertsonalak
Jaio 1966ko martxoaren 1a (48 urte)
Boulogne-Billancourt ( Frantzia)

Delphine de Vigan (Boulogne-Billancourt, 1966ko martxoaren 1a) frantses idazle bat da. Berak idatzitako eleberrien artean ezagunena No et moi da, 2007an argitaratua eta Frantziako liburu saltzaileen saria jaso zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iritzi galdeketen esparruan lan egin ostean, 2007az geroztik idazle lana da bere bizibidea.

Lehen eleberria, Jours sans faim (Goserik gabeko egunak, 2001, Éditions Grasset & Fasquelle), Lou Delvig goitizenaz kaleratu zuen. Neurri handi batean, istorio autobiografiko bat da, anorexiaren aurkako 19 urteko borroka eta sendabidea azaltzen dituena.

Geroztik, Delphine de Vigan-ek bere izenaz argitaratu ditu 2005ean Les Jolis Garçons (Mutiko ederrak) eleberri laburra, eta 2006an Un soir de décembre (Abenduko arratsalde bat), maitasunaren eta oroimenaren zailtasunez.

No et moi (No eta biok, 2007) eleberrian eremu berriak aztertzera sartu zen: nerabe bizkor bat, emakume etxegabe gazte bat laguntzera dator. Hizkuntza askotara itzulia izan den arren, euskarakorik ez argitaratu orain arte. Zinemara egokitua izan zen, 2001ean, Zabou Breitman zuzendariaren aginduetara.

Les heures souterraines (Lurrazpiko orduak) 2009an argitaratu zuen eleberriak «enpresa eleberriaren» saria jaso zuen, aholkularitza enpresek emana, Frantziako Lan Ministerioaren laguntzaz. Baita ere, Korsikako irakurleen saria jaso zuen.

Rien ne s'oppose à la nuit (Ezer da gauaren aurka, 2011) eleberria bere amaren bizitzaren kontakizun bat da, familia osoaren bizipenen bitartez. Sari asko jaso zituen Frantzian.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jours sans faim (Goserik gabeko egunak), 2001, Lou Delvig goitizenaz
  • Les Jolis Garçons (Mutiko ederrak), 2005
  • Un soir de décembre (Abenduko arratsalde bat), 2005
  • No et moi (No eta biok), 2007
  • Les Heures souterraines (Lurrazpiko orduak), 2009
  • Rien ne s'oppose à la nuit (Ezer da gauaren aurka), 2011