Demetrio I.a Soter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Demetrio I.a Soter, seleuzidar dinastiakoa, Siriako errege izan zen K. a. 162 eta K. a. 150 bitartean. Seleuko IV.a Filopatorren semea, Erroman mantendu zen bahitu eta bere aitaren jokaeraren berme bezala. Hau izan zen bere aita hil ondoren ez tronuratzearen arrazoia. K. a. 162an ihes egin zuen, Siriara itzuli eta bere burua errege bezala aldarrikatuz, bere aurreko erregea izan zen Antioko V.a Eupatorren ordez.

Heraklides, Antioko IV.a Epifanesen antzinako ministroa, bere aurka matxinatu zen, Alexandro Balas, Antioko IV.aren ustezko seme bat aldarrikatuz. Demetrio garaitua eta hila izan zen, eta Alexandro Balas izan zen bere oinordekoa.


Aurrekoa
Antioko V.a Eupator
Seleuzidar erregea
K. a. 162-K. a. 150
Ondorengoa
Alexandro Balas