Demi Lovato

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Demi Lovato
Demi Lovato
Datu pertsonalak
Izen osoa Demetria Devonne Lovato
Jaio 1992ko abuztuaren 20a (19 urte)
Dallas, Texas ( USA)
Lan nabarmenenak Camp Rock
Webgunea demilovato.com
IMDB IMDBko fitxa


Demetria Devonne Lovato (1992ko abuztuaren 20a), Demi Lovato izenez ezaguna, aktoresa eta abeslaria da. Ezagun egin zen Camp Rock izeneko Disney Channeleko pelikulan Mitchieren papera egin zuenean, Jonas Brothers taldearekin. Baita ere ezagutzen da Sonny With a Chance deitzen den telesailean duen paperagatik, Sunny Munroe.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Dallasen jaio zen, Texasen. Bi ahizpa ditu: Dallas, bera baino 3 urte zaharragoa, aktorea eta abeslaria da baita ere; eta Madison, 10 urte gazteagoa dena. Bere ama, Diana Hart, bere hirian abeslaria bezala ezaguna zen. Demik Cross Timbers Middle School eskolan ikasi zuen eta bertan hiru urte pasa zituen koroko klaseetan. Gaur egun klaseak etxean jasotzen ditu, irakasle partikular batekin, bere karreraren ondorioz.

[aldatu] Karreraren hasiera

Demi Lovato sei urterekin hasi zen antzezten. 2002an Barney & Friends izeneko programan agertzeko aukeratu zuten. Garai hartan, Demik bere abesteko gaitasuna erakutsi zuen eta Prison Break, Split Ends eta Just Jordan izeneko telebistako programetan parte hartu zuen. 2007ko urtarrilean mini-serie izeneko bost minutuko programan agertu zen. Baina Demi famatu egin duena Disney Channeleko Camp Rock izeneko pelikula originala izan da. Pelikula 2008ko ekainaren 20an estreinatu zen Estatu Batuetan. Demi abeslaria ere bada, 10 urterekin hasi zen gitarra jotzen. Gaur egun Sonny With a Chance izeneko telesailean ari da lanean. Bera da protagonista.

[aldatu] Diskografia

  • 2008: Don't Forget
  • 2009: Here We Go Again

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Demi Lovato
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak