Demokrazia Hiru Milioi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Demokrazia Hiru Milioi
(D3M)
Bozeramailea Amparo Lasheras
Sorrera 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Ideologia politikoa Euskal nazionalismo, ezker abertzale, independentismo, sozialismo

Demokrazia Hiru Milioi (edo Demokrazia 3 Milioi), D3M siglengatik ezaguna, ezker abertzaleak 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartu ahal izateko 2009ko urtarrilaren 10ean aurkeztutako herri plataforma izan zen.[1] Hauteskundetan aurkezteko bi erronka ezberdin izan zituen. Alde batetik 18.000 sinadura behar zituen[2] eta bestetik Espainiako Alderdien Legearen gainetik pasa beharko zen. Aurkeztu zenean hainbat politikarik ilegalizazioa eskatu zuten[3] eta horretan hasi zen Espainiako Fiskaltza.[4][5]

Aurkezpen prentsaurrekoan Idoia Ibero, Juan Manuel Erasun, Itziar Aizpurua, Miren Legorburu, Patxi Marta, Amparo Lasheras, Jesus Valencia, Andoni Txasko, Txerra Bolinaga, Itziar Lopategi, Unai Urruzuno, Julen Aginako, Ane Muguruza eta Haizea Ziluagak parte hartu zuten[6].

Urtarrilaren 22n Espainiako Fiskaltzak D3M ilegalizatutako alderdiekin lotzen zuten txostena eskuratu zuen, tartean sinbologiari zegokion bat. Urtarrilaren 23an, Espainiako Poliziak ezker abertzaleko zortzi lagun atxilotu zituen Baltasar Garzón epailearen aginduz, tartean Amparo Lasheras plataformaren bozeramailea[7].

Urtarrilaren 25ean zerrendak aurkeztu zituzten eta Arabako zerrendaburua oraindik atxiloturik zegoen Amparo Lasheras zen. Urtarrilaren 26an Baltasar Garzón espainiako epaileak atxilotutako 8ak gartzelara bidali zituen eta autoan hainbat aldiz aipatu zuen D3Mren izena.[8]

Hala eta guztiz ere hauteskunde kanpainaren aurreko ekitaldi nagusia egin zuten Donostiako Kursaalean. Bertan hauteskundeetan egongo zirela ziurtatu zuten. Otsailaren 3an berirro ere Garzon epaileak hainbat kide deitu zituen deklaratzera ETArekin lotura zutela argudiatuta. Hala ere epaileak aske utzi zituen Gorenak esan zuenaren esperoan. Azken honek otsailaren 8an zerrendak ezin zirela aurkeztu ebatzi zuen.[9]

Hala ere D3Mk kanpaina egin zuen, baita papeletak inprimatu ere. 2009ko otsailaren 17an Garzonek ekintzak eten zituen eta webgunea ixteko ere eskatu zuen, hauteskunde kanpaina egitea debekatuz. Webgunea ixteko arrazoietako bat bertan papeletak aurki zitezkeela argitaratu zela izan zen. Hala ere berehala hedatu ziren beste leku batzuetatik papeleta horiek.[10].

Hautagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legez kanpo geratu arren D3Mk papeletak inprimatu zituen eta bere hautagaiak aurkeztu. Hautagaien artean zerrendaburu guztiak emakumeak ziren zerrenda bakarra izan zen (ez ordea lehendakarigaitzat emakume bat aurkezten zuen bakarra, Aralarrek Aintzane Ezenarroa aurkeztu baitzuen).

Araba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako papeleta

Araban gartzelan egon arren Amparo Lasheras aurkeztu zuten zerrendaburu. Ondoren Iñaki Ullibarri, Elixabete Etxeberria, Andoni Txasko eta Lourdes Uribarri izan ziren hautagai.


Bizkaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko papeleta

Bizkaiko zerrendaburua Itziar Lopategi izan zen. Hurrengo lauak Julen Aginako, Olatz Caminos, Unai Urruzuno eta Karmen Galdeano izan ziren.


Gipuzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako papeleta

Gipuzkoan zerrendaburua Idoia Ibero izan zen. Ondoren Juan Manuel Erasun, Itziar Aizpurua, Iñaki Agirre eta Miren Legorburu ziren hautagai.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]