Denbora

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:40, 28 apirila 2015
Poltsikoko erlojua, denbora neurtzeko tresna bat.

Denbora gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabe edo mugatua da. Honen arabera, gertaerak iraganean, orainaldian eta etorkizunean banatu daitezke.

Denboraren neurketa

Kronologiaren bidez gertaera edo prozesu jakin batzuk noiz izan ziren zehaztu daiteke. Denbora lerroetan gertaerak puntuez baliatuz eta prozesuak segmentuez baliatuz adieraz daitezke.

Segmentuen iraupenak unitate desberdinak izan ditzake: segundoa, minutua, ordua, eguna, astea, hilabetea, urtea, bosturtekoa, hamarkada, mendea, milurtekoa, garai geologikoa...

Denbora neurtzeko edozein tresnak mugimenduaren neurketan du oinarria, denboran zehar objektu baten materialak duen aldaketan; neur daitekeena, hain zuzen. Hasiera batean argizagien mugimendua neurtzen hasi zen, eguzkiarena gehienbat. Astronomiak aurrera egin ahala tresnek ere berdin egin zuten eguzki-erlojuak, klepsidrak (ur-erlojuak) eta harea-erlojuak agertuko zirelarik. Geroago, hau dena hobetuz joan zen erloju atomikora heldu arte.

Ikus, gainera

Denbora
Lehena Oraina Geroa
2024ko apirilaren 23a, Asteartea, 14:49 (UTC)


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Denbora Aldatu lotura Wikidatan