Denbora errealeko konputazio

Wikipedia, Entziklopedia askea


Denbora errealeko konputazioa emandako denbora murriztapenen barruan exekutatzen dituen sistema informatiko batek burutzen duena da. Sistema honen funtzionamendu egokia egiaztatzeko, egin beharreko eragiketak ongi egiteaz gain, emandako epean egin behar dira.

Denbora errealeko sistemen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honakoak dira bere ezaugarri nagusiak:

  • Determinagarritasuna
  • Erantzungarritasuna
  • Erabiltzaile kontrolatzaileak
  • Konfiantza
  • Hutsegite gogorren gaineko operazioak(Fail soft operation)

Planifikazio metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora eskakizunak bermatzeko lehentasunak ematen dituen planifikazioak daude:

  • Lehentasun finkoak
  • Rate Monotonic (RM) : Periodo txikienea duenari lehentasun handiagoa ematen zaio.
  • Deadline Monotonic (DM): Erantzun epe txikiena duenari lehentasun handiagoa ematen zaio

Aurrekoa ikusirik, RM eta DM berdinak direla esaten da erantzun-epea eta periodoa berdinak direnean.

  • Lehentasun dinamikoak:
  • Earliest Deadline First (EDF): Epe hurbilena duenari lehentasun handiagoa

Plangintza puntuen teorema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teorema honek ataza bakoitza bere lehen periodo bukaera baino lehenago exekutatu daitekeen egiaztatzen du, plangintza puntuak aztertuz. Honakoak dira plangintza puntuak:

  • Ataza baten periodo bukaera
  • Bere periodo barruan geratzen diren lehentasun handiagoko atazen periodo bukaerak

Denbora errealeko sistema eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora errealeko sistema eragilea (SOTR o RTOS -Real Time Operating System ingelesez) denbora errealako aplikazioetarako garatu den sistema eragilea da. Hori dela eta, ematen dituen erantzunak denbora murriztapen batzuen barruan egitea bermatu behar du. Murriztapen horiek ez badira betetzen, sistemak huts egin duela esaten da. Sistemaren portaera zuzena bermatzeko denbora murriztapen baten barruan, sistema aurreikusteko modukoa izan behar du, hau da, sistema determinista izango da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]