Denbora serieen zatiketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Denbora serie bateko osagaiak: denbora seriea (beltzez) joera, ziklo, urtarokotasun eta hondar osagaien elkarreraginaren emaitza da.

Estatistikan, denbora serieen zatiketa denbora serie baten azterketarako erabiltzen den teknika multzo bat da, denbora seriea osagai ezberdinetan bereizteko erabiltzen dena. Eskuarki, denbora serie bat osagai hauetan zatitzen da:

  • Joera, denbora seriearen norabide nagusia erakusten duen osagaia.
  • Zikloa, aldizkako gorabeherak azaltzen dituen osagaia da, eskuarki urtea baino epe luzeagoetan zehar.
  • Urtarokotasuna, urtea baino aldi laburragoetan zehar izaten diren norabide bereko aldaketak biltzen dituena.
  • Hondarra, ezohiko eta aurreikusezinezko gorabeherak adierazten dituen osagaia, aurreko ataletan biltzen ez direnak eta zoriaren bitartez azaltzen direnak.

Denbora serie baten zatiketarako metodo anitz asmatu da. Horietako bat, Berlin prozeduran oinarritzen den BV4.1 programa da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]