Denderako zodiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louvren erakusten den Denderako Zodiakoa

Denderako zodiakoa deitua, Antzinako Egiptoko baxuerliebe ezagun bat da, Egiptoko Dendera hiriko Hathor jainkosaren tenpluan Osiris jainkoari eskeinitako kamera baten pronaosaren sabaian zizelkatua. Dirudienez, Taurus eta Libra konstelazioekin bat datozen irudiak ditu. Kamera hau, Ptolomeotar dinastiaren amaiera aldera datatua dago, eta bere pronaosa Tiberio erromatar enperadorearen erregealdian gehitua izan zen. Honek, Jean-François Champollion egiptologo frantses ospetsua, erliebea, zuzen, aro grekoerromatarrean datatzera eraman zuen, baina bere garaikideetako askok, Egiptoko Inperio Berrian egina izan zela adierazi zuten. Gaur egun onartuena den data, K. a. 50 da, garai horretan ikus zitezkeen posizioetan zeuden izar eta planetak adierazten baititu. Erliebea, beranduagoko sistema astronomikoentzako oinarria izan zenaren teoria proposatu da. Louvreko Museoan dago, Parisen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zodiakoaren XIX. mendeko irarlana.

Zodiakoa, planisferio edo izar mapa bat da, proiekzio plano zehatz batean, zerrendako 12 konstelazio zodiakalak erakutsiz, 36 "hamarkada" eratuz, hamar egunekoa bakoitza, eta planetak. "Hamarkada" hauek, lehen magnitudeko izar multzoak dira. Hauek, antzinako egiptoar egutegian erabiliak izan ziren, 30 egun inguruko ilargi zikloetan oinarritzen dena, eta Sothis, Sirius izarraren heliakalaren igoeran.

Zodiakoaren bere irudikapena zirkulu eran, bakarra da Antzinako Egiptoko artean, tenplu bereko pronaosa apaintzen duten laukizuzen formako zodiakoak askoz ohikoagoak direlarik.

Zeru arkua, emakume forma duten lau zeru zutabek eutsitako disko batek irudikatzen du. Emakume horien artean, belatz burudun izpirituak daude. Lehen eraztunean, 36 izpirituk, egiptoar urteko 360 egunak irudikatzen dituzte.

Barneko zirkuluan, konstelazioak daude, zodiakoko zeinuak erakutsiz. Hauetako batzuk, ohiko moduan irudikatuak daude, Aries, Taurus, Scorpius edo Capricornus, adibidez, gehienetan, baina, orientazio ezberdinarekin antzinako Grezian eta ondoren mendebal-arabiar eboluzioak adierazten zuenarekin alderatuz. Beste batzuk, berriz, Egiptoko ohiko moduan agertzen dira, Aquarius bezala, uholdeen jainkoa den Hapi bezala irudikatua, bertatik ura irteten den bi edalontzi eusten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoko napoleondra kanpainan, Vivant Denonek zodiako zirkularra eta laukizuzenak marraztu zituen. 1802an, napoleondar espedizioaren ondoren, Denonek, tenpluaren sabaiko zenbait irarlan argitaratu zituen bere Voyage dans le Basse et la Haute Egypten. Hauek, eztabaida handia sorrarazi zuten zodiakoaren datari dagokionez, milaka urteetatik mende gutxi batzuetara zihoana, baita planisferio bat edo irudikapen astrologiko bat ote zen ere. Louis Charles Antoine Desaixek, hau ere espedizioko kide izan zena, erliebea Frantziara bidaltzea erabaki zuen, eta honela, 1820an, Sébastien-Louis Saulnier antigoaleko gauzen banatzaileak Jean Baptiste Leloraine igeltsero maisuari, zodiako zirkularra, bereziki lan horretarako diseinaturiko erremintekin ateratzearen lana eman zion. Pieza, azkenik, 1821ean iritsi zen Parisera, eta, hurrengo urtean Louis XVIII.a Frantziakoak jarri zuen Errege Liburutegian. 1964an, Liburutegi Nazionaletik Louvreko Museora eraman zen.

Zodiakoari buruzko polemikaren barnean, "Denderako Kontua" deitua, Joseph Fourier (zodiakoaren konposaketa K. a. 2500ean kalkulatu zuena), Thomas Young, Jean-François Champollion eta Jean-Baptiste Biot bezalako pertsonak zeuden. Johann Karl Burckhardt eta Jean-Baptiste Coraboeufek, lagina aztertu ondoren, antzinako egiptoarrek ekinokzioen prezesioa ezagutzen zutela adierazi zuten. Champollionek, beste batzuen artean, zodiako erlijioso bat zela uste izan zuen, eta Tiberio, Klaudio, Neron eta Domiziano enperadoreen izenak deszifratu zituen, eta erliebea, Egipto erromatarren agindupean zegoen garaian datatu zuen.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]