Denethor I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Denethor I.a
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaGondor
Sexuagizonezkoa
Familia
AmaRían
Seme-alabak

Denethor I.a, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da.

Denethor I.a, Gondorreko hamargarren seneskal Erregeordea izan zen, gizaki bat. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2375ean jaio zen. Semerik izan ez zuen Dior Gondorrekoa seneskalaren iloba, seneskal honen arreba zen Rianen semea zen. Bere osabaren oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2435. urtean. Bere izena, sindarinezkoa da, eta "Arrano ikusmena" bezala itzul daiteke.

Bere gobernualdiaren zati handi batean, bakea nagusitu zen Gondorren, Kontzilio Zuriak lortutako Zaintzapeko Bakearen ondorioz, baina, azken urteetan, Uruk Hai orko arraza, Minas Morguletik irten eta Osgiliath hartu eta suntsitu zuen, Anorienekin lotzen zuten zubiak behera botaz.

Denethor I.ak, beranduago, bere seme bakarra zen Boromir Gondorrekoa bidali zuen, honek, garaipen handi bat lortuz, baina, Morguleko Sastakai batekin zauri bat jasoz.

Denethor I.a Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2477an hil zen.


Aurrekoa
Dior Gondorrekoa
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2435-2477
Ondorengoa
Boromir Gondorrekoa


J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna
Filmak: Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera
Pertsonaia nagusiak
Hobbitak: Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo
Gizonak: Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer
Besteak: Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola
Etsaiak: Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia