Denis Papin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Denis Papin

Denis Papin (Chitenay, Bloistik gertu, Frantzia, 1647ko abuztuaren 22a - Londres, Ingalaterra, 1714) frantses fisikaria eta asmatzailea izan zen.

Lurrunaren indar elastikoa aurkitu zuen.

Biografia

Parisen Christiaan Huygensen laguntzaile gisa lan egin ondoren, 1675. urtean Ingalaterrara joan zen Robert Boyle fisikariarekin lan egitera.

1679. urtean marmita asmatu zuen, segurtasun balbula batez osatua. 1687. urtean Kasselera (Alemania) jo zuen, eta han lurrun-makina bat asmatu zuen.

1707. urtean lurrunez ibiltzen zen lehen itsasontzia egin zuen. Ingalaterrara itzuli ondoren, beste ikerketak egin bazituen ere, bere ekonomia-baliabideak gutxituz joan zitzaizkion eta, jendeak erabat ahazturik, guztiz txiroturik hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Denis Papin Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak