Denis Pariskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:00, 24 uztaila 2016
Denis Pariskoa
Denis Pariskoa
San Denis, burua eskuetan duela, Parisko Notre-Dame katedrala
Datu pertsonalak
Jaio III. mendea
Italia (Erromatar Inperioa)
Hil 250, 258 edo 270
Montmartre, Lutezia (Galia, gaur egun Frantzia)

Denis Pariskoa (Italia, III. mendea - Montmartre, Lutezia, 250, 258 edo 270) kristau martiri eta santua izan zen. Gregorio Tourskoaren arabera, Galietako ebanjelizatzailea eta Parisko lehen apezpikua izan zen, 250. urte aldera. Martiri hil zen Montmartren (edo Saint Denisen); burua eskuetan duela irudikatzen dute, burua moztu ondoren Denisek berak jaso omen zuen eta. Jaieguna urriaren 9an ospatzen da.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Denis Pariskoa Aldatu lotura Wikidatan