Denise Scott Brown
Denise Scott Brown (Zambia, 1931 -) hegoafrikar arkitekto eta urbanista da.
Biografia [aldatu]
Londresen eta Pensilvanian egin zituen ikasketak. 1960-1965 urteetan, Pensilvanniako Unibertsitateko Arte Ederretako Eskolan lan egin zuen, irakasle gisa. Eskolak eman zituen, halaber, Kaliforniako Unibertsitateko ingurune-diseinuko sailean (1965), Yaleko Unibertsitateko arkitektura-sailean (1967-1970), eta Harvardeko Unibertsitateko diseinu-eskolan (1989).
Bere lan praktikoetan zein idatzi teorikoetan, arkitektura, hiri-plangintza eta alderdi soziala uztartzen saiatu da. Venturi, Scott Brown & Associates estudioan lan egin zuen, bere senarra den Robert Venturirekin, plangintzako proiektuen buru. Bere ustez, alderdi estetikoak ez ezik, arazo sozialak, ekonomikoak eta politikoak ere hartu behar dira kontuan plangintzetan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.