Dennis Bergkamp
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Dennis Nicolaas Maria Bergkamp | |
| Ezizena | Bergkamp | |
| Jaio | 1969ko maiatzaren 10a (43 urte) | |
| Amsterdam (Herbehereak) | ||
| Posizioa | Aurrelaria | |
| Garaiera | 183 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1986-1993 1993-1995 1995-2006 |
Amsterdamgo Ajax Inter Milan Arsenal |
185 (103) 52 (11) 315 (87) |
Dennis Bergkamp (Amsterdam, Herbehereak, 1969ko maiatzaren 10a-) Holandako futbolari-ohi eta egun Amsterdamgo Ajaxeko laguntzaile teknikoa da. Aurrelari moduan jokatu zuen bai futbol taldeetan zein selekzioan eta bere lurraldeko jokalaririk onenetarikoa izan da, bere selekzioan golik gehien sartu duen bigarren jokalaria delarik. Halaber, Herbehereetako futbol txapelketaren golegile nagusia 3 aldiz izan da (1991-93), Ajaxekin beti ere.
Zilarrezko Baloia irabazi zuen 1993an eta 2003. urtean FIFAko 100 jokalari onenen zerrendan sartu zuten.
[aldatu] Bere jokoaren ezaugarriak
Azkarra, desmarkatzen jaioa, teknika zoragarriduna, jokoaren bisio zabala,... Dennis Bergkamp jokalari txit osoa zen. Desabantailarik? Sekulako beldurra zion hegan egiteari eta partidaren bat jokatzeko hegazkinik hartu behar bazen, hura autoz joaten zen eta ez bazen posible autoa hartzea, etxean geratzen zen (beti taldearen oniritziarekin, jakina).