Dennis Ritchie

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dennis MacAlistair Ritchie
Dennis MacAlistair Ritchie
Dennis Ritchie eta Ken Thompson
Datu pertsonalak
Ezizena Dmr
Jaio 1941ko irailaren 9a
Ameriketako Estatu Batuak Bronxville, New York (Estatu Batuak)
Hil 2011ko urriaren 12a
Ameriketako Estatu Batuak Murray Hill, Nueva Jersey (Amerikako Estatu Batuak)

Dennis MacAlistair Ritchie (Bronxville, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1941eko irailaren 9a - Berkeley Heights, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 2011ko urriaren 12a) fisikaria izan zen, Unix sistema eragilearen garapenean kolaboratu eta C programazio lengoaia sortu zuena. Azken honi buruz, Brian W. Kernighanekin batera C programazio lengoaia informatika arloko klasiko famatua idatzi zuen.

Turing saria jaso zuen 1983an bere sistema orokorren eragilearen teoriagatik eta bere Unix sistema bat ezartzeagatik eta garatzeagatik. 1998an jaso zuen Amerikako Estatu Batuetako Teknologiaren Domina Nazionala. 2007an, erretiratu zen Sistemaren Software Ikerketa Sailen buru izanik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bronxvillen (New York) jaio zen 1941eko irailaren 9an. Bi titulu irabazi zituen Harvarden, fisika eta matematika aplikatutako tituluak hain zuzen ere.

1967 urtean Bell laborategietan lan egitera sartu zen eta bertan parte hartu zuen Multics, BCPL, Altran eta B programazio lenguaia garatzeko taldeetan. Lucenten, 9 Planaren, Inferno eta Limbo programazio lenguaia sortzeko ahaleginetan ibili izan zen.

2011ko urriaren 12an hil zen bere familiaren konpainian.Bere laguna Robert Pike lehena izan zen albistea ematen Google sare sozialean.

C eta Unix[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ritchie esaguna da C programazioaren lenguaiaren sortzailea delako eta, aldi berean, Ken Thompsonekin batera, Unix sistema eragilearen kosortzailea izateadatik. Brian Kernighanekin ere izan ze C programazioaren lenguaiaren koasmatzailea, ANSI C agertu harte, hizkuntza estandarra izan zena.

Ekarpen horiek, Ritchie informatika modernoaren aitzindari garrantzitsua da. C lenguaia zabaltzen da oraindik, gaur egun erabiltzen diren aplikazio eta sistema eragileak garatzeko, java programazio an eragin handia izan du. Unix ere ezarritako sistema eragile modernoen oinarriak, kontzeptuak eta printzipioak garatzeko baliagarriak dira.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Turing saria: 1983an, Ritchie eta Ken Thompson elkarrekin Turing saria jaso zuten bere sistema eragilearen teoriagatik eta bereziki UNIX sistema eragilea ezartzeagatik. Ritchiek Turing Sariari buruzko hitzaldiari eman zion izenburua "Software Ikerketari buruzko hausnarketa" izan zen.
  • IEEE Richard W. Hamming Domina: 1990ean, bai Ritchie bai Ken Thompson IEEE Richard W. Hamming Domina jaso zuten UNIX sistema eragilea eta programazio C
  • Teknologiaren Domina Nazionala: 1999 ko apirilaren 21ean,Thompson eta Ritchie batera irabazi zuten teknologiaren domin nazionala.
  • Japoniako saria: 2011 urtean, Dennis Ritchie Ken Thompsonekin batera, saria lortu zuten UNIX sistema eragilearen garapenaren aitzindariak izan zirelako.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dennis Ritchie Aldatu lotura Wikidatan