Real Club Deportivo de La Coruña
| Ezizena(k) | Depor, El Turco, Super Depor | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 1906 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Futbol zelaia | Riazor (Edukiera: 34.600) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | La Liga 2.maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2011-12 | La Liga 2.maila , 1. | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Real Club Deportivo de La Coruña 1906an sortutako A Coruñako futbol taldea da, aurten bigarren mailan jokatzen duena.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Sorrera eta lehenengo urteak [aldatu]
Club Deportivo de la Sala Calvet izenarekin jaio zen 1906an. Hiru urte beranduago Alfontso XIII.a Espainiakoak A Coruñara egindako bisitan taldearen ohorezko presidente izatea onartu zuen eta horrela Real Club Deportivo de La Coruña bihurtu zen.
Gerra Zibilaren aurretik Galiziako Txapelketa ugari irabazi bazuen ere ez zuen Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzerik lortu.
Lehen mailan [aldatu]
Taldearen lehenengo igoera 1941ean izan zen eta lau urte egin zituen bertan. 1950 urtean Ligako bigarren postua ere eskuratu zuen. 1957 urterarte lehen mailako ohiko taldea izan zen, izan ere 14 urte goian eta bi baino ez baitzituen egin behean. Baina urte horretatik aurrera gauzak erabat aldatu ziren eta bigarren mailako taldea bihurtu zen.
Super Depor [aldatu]
Augusto César Lendoiro presidente izendatzearekin batera taldeak fitxaje onak egin zituen eta 18 urte jarraian bigarren mailan ibili ondoren 1991ean lehen mailara igo eta bere "urrezko aroa" ezagutu zuen. Taldeak berak ere Super Depor ezizena eskuratu zuen. Bebeto eta Mauro Silva brasildarrak taldeko izarrak izanik 1993an Ligako hirugarren portua eta 1994 eta 1995ean bigarrenak izan ziren. 1995ean gainera beren lehen titulua eskuratu zuten, Errege Kopa hain zuzen ere. Aipatzekoa da Arsenio Iglesias entrenatzailearen taldeak azken partiduko azken minutuan penaltia huts egitean galdu zuela Liga.
Hurrengo urteetan jokalari berriak iritsi ziren, Djalminha brasildarra eta Makaay holandarra besteak beste eta hauek bai lortu zuten Liga irabaztea 1999-2000 urtean. Orduan Javier Irureta euskalduna zen entrenatzailea. Garai hartan Deportivo Espainiar Estatuko talderik indartsuenetakoa zen eta urtero jokatzen zuen UEFAko Txapeldunen Ligan.
Krisi ekonomikoa [aldatu]
2006an klubaren ehungarren urteurrenarekin batera kluba krisi ekonomiko larrian sartu zen. Urte batzuetan lehen mailan larri ibili ondoren maila galdu zuen 2010-11 denboraldian. Hala ere urtebete behar izan du itzultzeko, bigarren mailako txapelketa irabazi baitu, puntuen errekorra eginaz gainera, 91 puntu.
Irabazitako txapelketak [aldatu]
Espainiako txapelketak: 6 [aldatu]
1999-2000
1995 eta 2002
1995, 2000, 2002
Galiziako txapelketak: 6 [aldatu]
1926-27, 1927-28, 1930-31, 1932-33, 1936-37 eta 1939-40
Nazioarteko txapelketak: 6 [aldatu]
final erdietan 2003-04 urtean.
2007-08
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Taldearen webgune ofiziala