Der Heizer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sugilea
Egilea Franz Kafka
Generoa Ipuin laburra
Datuak
Jatorrizko izenburua Der Heizer
Urtea 1927
Jatorrizko hizkuntza alemaniera
Argitaratzailea - (1927)

Der Heizer (euskaraz: Sugilea) Franz Kafkak idatzitako narrazioa da. 1913an argitaratu zen. Kafkaren asmoa zen bera hil ondoren argitaratutako Amerika edo Desagertutakoa eleberriaren lehen kapitulua izatea narrazio hau.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Karl Rossmann, hamasei urteko mutila, New Yorkeko portura heltzen ari da itsasontzi alemaniar batean. Bere gurasoek hara bidali dute neskame batek bera limurtu eta ume bat izan zuelako.

Lehorrera heltzear dagoenean, gogoratzen du euritakoa behean utzi duela eta gizon bati eskatzen dio bere maleta zaintzeko, euritakoaren bila doan bitartean. Mutila pasilloetan galtzen da eta ate bat jotzen du. Gizon batek sartzen uzten dio eta hitz egiten hasten dira. Gizonak adierazten dio ontziko sugilea dela, baina laster kanporatuko dutela, bere nagusiak —Schubal izeneko errumaniar batek— errumaniarrak lehenesten dituelako (bera alemaniarra da). Halaber, azaltzen dio hainbat itsasontzitan lan egin duela eta guztietan laudatu dutela bere lana.

Karlek sugilea laguntzea erabakitzen du eta elkarrekin doaz kapitainaren gelara. Sugileak era katramilatsuan adierazten du kasua eta Karlek eskatzen dio ideiak ordenatzeko. Une horretan Schubal sartzen da gelan eta bere portaera zuritzen du. Bere lekuko batzuek kanpoan itxaroten dute.

Bat-batean, Jakob izeneko gizon batek, senatariak, izena eskatzen dio Karli eta bere osaba del esaten dio. Gero guztiei jakinarazten die Karl limurtu zuen neskameak gaztigatu zuela hori Amerikara helduko zela. Karl bere osabaren ospea sugilearen alde erabiltzen saiatzen da, baina osabak kapitainaren eskuetan uzten du arazoaren konponbidea. Kapitainak osaba eta ilobarentzako txalupa bat prestatzeko agintzen du.

Txalupan daudenean kapitainaren gela ikusten du eta konturatzen da Schubalen lekukoak sartu direla eta berari agurtzen ari zaizkiola. Badirudi sugilea ez dela, jada, existitu ere egiten. Karlek bere buruari galdetzen dio ea bere osaba inoiz sugilea ordezkatzera iritsiko denik bere baitan.