Der Untergang

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Der Untergang
Datuak
Jatorrizko izenburua Der Untergang
Izenburua euskaraz Erorketa
Urtea 2004
Estreinaldia 2004ko irailaren 16a
Generoa Historia
Herrialdea AlemaniaAlemania
ItaliaItalia
AustriaAustria
Iraupena 155 minutu
188 minutu (luzapenaz)
Aurrekontua 13,5 euro
Banatzailea Constantin Film (Alemania)
01 Distribuzione (Italia)
Zuzendaria
Oliver Hirschbiegel
Ekoizleak
Bernd Eichinger
Gidoilariak
Bernd Eichinger
Aktoreak
Bruno Ganz
Alexandra Maria Lara
Corinna Harfouch
Ulrich Matthes
Juliane Köhler
Thomas Kretschmann
Musikagileak
Traudl Junge eta Melissa Müllerren oroimenetan oinarritua
Argazkilariak
Rainer Klausmann
Jatorrizko hizkuntza
Alemana
Errusiera
Webgunea
Der Untergang filmaren webgunea
Datu gehigarriak
Der Untergang filmaren IMDBko fitxa irakurgai

Der Untergang (euskaraz Erorketa) 2004ko Oliver Hirschbiegel alemaniar zinema zuzendariaren filma bat da. 1945an girotua dago, bertan Adolf Hitler eta Hirugarren Reicharen azken egunak azaltzen dira.

Filmaren gigoidilaria Bernd Eichinger izan zen, hau gidoia idazteko unean Joachim Fest historialariaren Inside Hitler's Bunker liburuan oinarritu zen, honetan Hitlerren idazkaria izen zen Traudl Jungen oroipenak eta Berlingo gudua azaltzen dira.

Alemanez Hitlerri buruz hain sakonki barneratu zen lehenbiziko filma izan zen, ordurarteko alemanierazko filmetan Hitlerren pertsonaia oso modu laburrean edota bizkarra emanta agertzen baitzen. Hitlerren pertsonaia Bruno Ganz suitzar aktoreak antzeztu zuen, gaur egungo alemanezko aktore eskarmentudun eta ospetsuenetako bat dena, honek filma gauzatzen hasi baino hilabete batzuk aurretik Hitlerren izaera sakonki aztertu zuelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma Ekialdeko Prusiako Hitlerren koarteletan hasten da, bertan Führerarren (Bruno Ganz) idazkari pertsonala izateko asmoz hautatzeko zain hainbat neska gazte daude, azkenean Hitlerrek Traudl Humps (Alexandra Maria Lara) bavariar gaztea hautatzen duelarik. Honela, filmaren narrazioa 1945eko apirilaren 20an hasten da, Hitlerren 56. urtebetetzean.

Traudl Junge idazkaria Führerbunker eraikidean bizi da. Wilhelm Burgdorf eta Karl Koller jeneralek Hitlerri sobietarrak hiriaren erdigunetik 12 kilometro eskasera daudela berri ematen diote. Hitlerren dardariak eta umore txarra agerikoak dira, gainera jada gerraren egoera erreala eta gainera datorkion porrotari muzin egin nahirik mapetan jada sarraskituak izan diren alemaniar gudarosteak Berlin hiriko defentsan erabiltzeko egoskortua dago.

Hitlerrekin batera Eva Braun (Juliane Köhler), Joseph Goebbels (Ulrich Matthes), Magda Goebbels (Corinna Harfouch), Heinrich Himmler (Ulrich Noethen), Albert Speer (Heino Ferch) eta Hermann Fegelein (Thomas Kretschmann) pertsonaia historikoak ere agertzen dira.

Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako izendatua egon zen.

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Der Untergang Aldatu lotura Wikidatan