Deribatu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Matematikan, deribatua funtzioaren aldaketaren adierazlea da. Integralarekin batera kalkuluaren bi gai garrantzitsuenetariko bat da; bata bestearen alderantzizkoak izanda (kalkuluaren oinarrizko teoreman esaten den bezala).

Deribatuak, funtzioaren aldagaia hazten doan heinean, funtzioak hartzen duen balioaren hazkundea deskribatzen du. Aldi berean, beste funtzio bat definituko du eta funtzio berri hau aztertuz jatorrizko funtzioaren gorakortasuna eta beherakortasuna, ahurtasuna eta ganbiltasuna etab. ezagutu daitezke.

Bi aldagaietako funtzioen grafikoetan zuzen tangentearen edo sekantearen limitearen malda adierazten du. Funtzioa jarraitua ez bada edo tangente bertikala badauka puntu batean eta bere inguruan, hor ez da existituko funtzio horren deribatua.

Deribatuak aplikazio asko dauzka beste zientzia askotan. Fisikan, adibidez, abiadura posizioaren denborarekiko aldaketa adierazten du; beraz abiadura posizioaren denborarekiko deribatua da.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

zuzen sekantearen (g(x) \,) adierazpen grafikoa

Esandakoaren arabera deribatuak zuzen sekantearen malda adierazten du. Eskumako grafikotik ondorioztatzen denez, sekantearen maldaren idatzizko adierazpena hauxe da:

g(x) = \frac{f(x + h) - f(x)}{h}

f (x) \, funtzioaren deribatua ezagutzeko eraman behar da aldagaiaren bi balioen arteko distantzia minimoa izatera. Horretarako h \,-ren balioa 0 \,-ra hurbiltzen doan limitea bilatu behar da:

f'(x)=\lim_{h\rightarrow0} \frac{f(x + h) - f(x)}{h}


Funtzioaren jarraitutasuna eta diferentziagarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzioa eta bere deribatua aztertuz, bi ezaugarri hauek ezagutu daitezke.

Funtzioaren jarraitutasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Jarraitutasuna»

Funtzioak, jarraitua izateko puntu batean, hainbat baldintza bete behar ditu (puntu horretan).

  • Funtzioaren aldagaiaren aldaketa txikientzako funtzioaren balioak aldaketa txikia pairatu behar du.

\lim_{\Delta x \to 0}\Delta y=0

  • Limitea existitu behar da puntu horretan. Existituko da soilik eta baldin ezker-limitea eta eskuin-limitea berdinak badira.

\lim_{x \to a^+}f_{(x)} = \lim_{x \to a^-}f_{(x)} \iff \exists  \lim_{x \to a}f_{(x)}

  • Limite horren balioak eta funtzioak puntuan hartzen duen balioak berdinak izan behar dute.

\lim_{x \to a}f_{(x)} = f_{(a)}

Funtzioaren diferentziagarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «diferentziagarritasuna»

Funtzioa diferentziagarria izango da puntu edo ingurune batean soilik eta baldin bere deribatua existitzen bada puntu edo ingurune horretan.

Funtzioa ez bada jarraitua puntu batean, hor ez du edukiko lerro tangenterik, beraz, ez da diferentziagarria izango. Hala ere, gerta liteke funtzioa puntu batean diferentziagarria ez izanda jarraitua izatea. Hau ikusita, esan daiteke diferentziagarritasunak jarraitutasuna ondorioztatzen duela, baina ez alderantziz.

Funtzioaren deribatua beste funtzio bat denez, argi dago diferentziagarritasuna aztertu diezaiokeela. Horretarako jatorrizko funtzioaren bigarren mailako deribatua (deribatuaren deribatuaren berdina) kalkulatu behar da. Horrela hirugarren, laugarren edota n-garren mailako deribatua kalkulatu litezke (betiere hiru, lau edo n aldiz diferentziagarriak direlarik).

Notazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deribatua adierazteko hainbat modu ezberdin daude gaur egun. Gainera, denborarekin, testuinguruaren arabera bata edo bestea erabiltzeko joera nabarmendu da.

Lagrangeren notazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan, matematiketan eta fisikan, beste baten ondorioa den edo harreman estua daukan funtzioari edo ikurrari prima ikurra (') gehitu ohi zaio. Adibidez, makina baten beso baten luzerari l esaten bazaio besteei l', l'', etab. esatea oso arrunta da. Honi jarraituz, funtzioren deribatua funtzio' esaten zaio:

f(x) \;: funtzioa

f'(x) \;: funtzioaren deribatua

f''(x) \;: funtzioaren bigarren deribatua

f'''(x) \;: funtzioaren hirugarren deribatua

f^{(n)}(x) \; edo f^{n)}(x) \;: funtzioaren n-garren deribatua

Notazio hau Joseph Louis Lagrange fisikari eta matematikariaren omenez izendatu zen.

Leibnizen notazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematikan eta beste zientzia askotan, batez ere maila altuagoetan, Leibnizen notazioa erabiltzen da. Gottfried Leibniz matematikariaren omenez izendatu zen. Ezberdintasun nabaria aurrekoarekin ze aldagaiekiko deribatuko den adieraztean datza.

x \,-en menpe dagoen f \, funtzioa x \,-ekiko deribatzeko:

\frac{\mbox {d} \left(f(x)\right)}{\mbox {d} x}

Deribatuaren balioa puntu konkretu baten ,a \,-n, adierazteko bi modu daude; biek baliagarritasun berdina daukatelarik:

\frac{\mbox {d} \left(f(x)\right)}{\mbox {d} x}\left.{\!\!\frac{}{}}\right|_{x=a} = \left(\frac{\mbox {d} \left(f (x)\right)}{\mbox {d} x}\right)(a)

Aldagai berarekiko egingo den hirugarren deribatua adierazteko historian zehar metodo korapilatsu hauek erabili dira:

\frac{d \left(\frac{d \left( \frac{d \left(f(x)\right)} {d x}\right)} {d x}\right)} {d x} edo \frac{\mbox {d}}{\mbox {d} x} \left [ \frac{\mbox {d}}{\mbox {d} x} \left ( \frac{\mbox {d} (f(x))}{\mbox {d} x} \right ) \right ]

Gaur egun, sinpletasuna dela eta, edozein n-garren deribaturako balio duen notazioa da erabiliagoa:

\frac{\mbox {d}^{n} \left(f(x)\right)}{\mbox {d} x^n}

Leibnizen notazio honek beste ezaugarri ona dauka erabiltzeko orduan, katearen legea adierazteko erraztasunean:

\frac {\mbox {d} u}{\mbox {d} u} = 1 \Rightarrow \frac {\mbox {d} (f(x)}{\mbox {d} x} = \frac {\mbox {d} (f(x))}{\mbox {d} u} \cdot \frac {\mbox {d} u}{\mbox {d} x}

Newtonen notazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isaac Newtonen omenez izendatua. Gaur egun, fisikan denborarekiko deribatuetan baino ez da erabiltzen.

\dot{x} = \frac{\mbox {d} (x(t))}{\mbox {d} t} = x'(t)

\ddot{x} = \frac{\mbox {d}^{2} (x(t))}{\mbox {d} t^{2}} = x''(t)


Eulerren notazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leonhard Eulerren omenez izendatua. Funtzioaren aurretik D_{aldagaia} \, idatziz lortzen da aldagaiarekiko deribatzeko.

f(x) \;: funtzioa

D_{x} f(x) \;: funtzioaren x-ekiko deribatua

D_{x}^{2} f(x) \;: funtzioaren x-ekiko bigarren deribatua

D_{x}^{n} f(x) \;: funtzioaren x-ekiko n-garren deribatua


f funtzioa aldagai bakarraren menpe dagoenean operadorearen azpiindizea aipatu gabe gera daiteke, ulertutzat hartzen baita

f(x) \;: funtzioa

D f(x) \;: funtzioaren deribatua

D^{2} f(x) \;: funtzioaren bigarren deribatua

D^{n} f(x) \;: funtzioaren n-garren deribatua

Gorakortasuna eta beherakortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «gorakortasuna eta beherakortasuna»

Esan bezala, funtzioaren deribatua aztertuz zehaztu daiteke bere gorakortasuna, beherakortasuna eta puntu kritikoak bezalako puntu bereziak.

Funtzioaren deribatua 0 baino handiagoa denean gorakorra izango da eta 0 baino txikiagoa denean beherakorra. Deribatua zero deneko edo existitzen ez deneko grafikoko puntuei puntu kritiko deritze. Puntu kritiko batean bigarren deribatua positiboa bada maximo lokala izango da; negatiboa bada minimo lokala izango da; 0 bada, aldiz, ez da bietariko bat izango (agian inflexio-puntua).

Maximoak eta minimoak topatzeko modurik errazena deribatua 0-ri berdintzea denez, berau erabiltzen da gehienetan optimizazioa bezalako operazio matematikoetan.

Deribazio metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «deribatu taula»

Definizioan emandako limitea garatuz hurrengo formula laburtuak lortzen dira.

F funtzioa: f-ren jatorrizkoa f funtzioa: F-ren deribatua
f\left(x\right) = k f'\left(x\right) = 0
f\left(x\right) = x f'\left(x\right) = 1
f\left(x\right) = kx f'\left(x\right) = k
f\left(x\right) = ax + b f'\left(x\right) = a
f\left(x\right) = x^n f'\left(x\right) = nx^{n-1}
f\left(x\right) = \sqrt{x} f'\left(x\right) = \frac{1}{2\sqrt{x}}
f\left(x\right) = e^x f'\left(x\right) = e^x
f\left(x\right) = \ln(x) f'\left(x\right) = \frac{1}{x}
f\left(x\right) = a^x (a > 0) f'\left(x\right) = a^x \ln(a)
f\left(x\right) = \log_{b}(x) f'\left(x\right) = \frac{1}{ln{b}}\frac{1}{x}
f\left(x\right) = \frac{1}{x^n} = (x^n)^{-1} = x^{-n} f'\left(x\right) = -nx^{-n-1}
f\left(x\right) = \sin(x) f'\left(x\right) = \cos(x)
f\left(x\right) = \cos(x) f'\left(x\right) = -\sin(x)
f\left(x\right) = \tan(x) f'\left(x\right) = \sec^2(x)
f\left(x\right) = \csc(x) f'\left(x\right) = -\csc(x)\cot(x)
f\left(x\right) = \sec(x) f'\left(x\right) = \sec(x)\tan{x}
f\left(x\right) = \cot(x) f'\left(x\right) = -\csc^2(x)
f\left(x\right) = \arcsin(x) f'\left(x\right) = \frac{1}{\sqrt{1-x^2}}
f\left(x\right) = \arccos(x) f'\left(x\right) = \frac{-1}{\sqrt{1-x^2}}
f\left(x\right) = \arctan(x) f'\left(x\right) = \frac{1}{1+x^2}
f\left(x\right) = f \pm g f'\left(x\right) = f' \pm g'
f\left(x\right) = fg f'\left(x\right) = f'g + fg'
f\left(x\right) = fgh f'\left(x\right) = f'gh + fg'h + fgh'
f\left(x\right) = \frac{f}{g} f'\left(x\right) = \frac{f'g - fg'}{g^2}
f\left(x\right) = kf f'\left(x\right) = kf'
f\left(x\right) = f\circ g f'\left(x\right) = (f'\circ g)g'

Adibide erraza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2x³ - 9x² - 24x + 5 funtzioa

Aurreko taulan ikusten den bezala deribatzeko funtziorik errezenak polinomioak dira.

Izan bedi f(x) = 2 x^3 - 9 x^2 - 24 x + 51 \, funtzioa. Aurretik esandakoaren arabera funtzio hau jarraitua eta diferentziagarria izango da \mathbb R osoan. f(x) \,-en deribatua, f'(x) \,, goiko metodoak erabilita kalkulatzerakoan f'(x) = 6(x^2 - 3 x - 4) = 6(x + 1)(x - 4) \, lotzen da.

Eskumako grafikoan adierazten da definizio eremuko tarte bakoitzean zer nolako portaera edukiko duen funtzioak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deribatu Aldatu lotura Wikidatan