Derio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Derio

 Bizkaia
Derioko bandera

Derioko armarria

Izen ofiziala Derio
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Txorierri
Alkatea Lander Aiarza Zallo (EAJ)
Herritarra derioztar
Koordenatuak 43°16′N 2°52′W / 43.267°N 2.867°W / 43.267; -2.867Koordenatuak: 43°16′N 2°52′W / 43.267°N 2.867°W / 43.267; -2.867

Bizkaia municipalities Derio.PNG

Eremua 10,7 km2
Distantzia 50 km Bilbora
Biztanleria 5.372 bizt (2010)
Dentsitatea 502,06 bizt/km²
http://www.deriokoudala.net

Derio Bizkaiko erdialdean dagoen udalerria da, Txorierri eskualdeko handiena. 2010eko erroldaren arabera, 5.372 biztanle bizi dira egun Derion, nahiz eta hurrengo urteetan dezente haziko dela aurreikusi.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Auzoak

[aldatu] Ingurune naturala eta klima

Asua ibaiak eta Untza menditik jaisten den Untza errekak zeharkatzen dute. Haren koordenatu geografikoak hauek dira: latitudea 43º 18’ 28’’ eta longitudea 0º 49’ 05’’. Bilboren erdigunetik 8 kilometrora dago.

Azalean 10,7 km2 ditu, 5000 biztanle inguru, eta 501,2h/km2 dentsitatea. Hirigune modernoa du. Bertan finkatu diren enpresengatik hazi da, Txorierriko gunerik populatuena bihurtu arte.

[aldatu] Udalerri mugakideak

Herriaren mugak hauek dira:

[aldatu] Garraiobideak

Deriotik hainbat garraiobide pasatzen da.

Errepideei dagokienez, Deriotik Txorierriko korredorea pasatzen da, baita BI-737 errepidea, BI-3707 errepidea eta BI-631 errepideak ere.

Trenari dagokionez, Lezama-Bilbo trenbideak geltokia du Derion.

Autobusei dagokienez, Deriotik pasatzen dira Bizkaibuseko hurrengo autobusak: A 3223 Larrabetzu-Bilbo autobusa, A 3224 Zamudioko Parke Teknologikoa-Bilbo, A 3517 Mungia-Bilbo, Bermeo-Gurutzeta eta Larrabetzu-Areeta.

Gainera, Loiuko aireportua Deriotik oso hurbil dago.

[aldatu] Historia

Uribe merindadeko elizatea da Derio. Herriko zenbait etxe (erdiak gutxi gorabehera) Mungiako alkatearen eskumen eta fogerazioen menpean egon ziren. Bertako auzokideek udal berezia osatzen zuten, euren zintzoa aukeratzeko, hiriko Udalbatzan ordezkatuko zituena ere, bulen biltzailea eta lantegiko zaindaria izendatzeko. Ez ziren Jaurerriko Batzarretan zuzenean ordezkaturik egon, baizik eta Mungiak bidaltzen zituen taldeen bidez.

Gainontzeko etxeak infanzonatuak ziren eta hauek ziren benetan osatzen zutenak elizatea. Beste zintzo batez eta Udal batez baliatzen ziren, merindadeko bileretara eta Jaurerriko Batzar Nagusira (32. jesarlekua) joan behar ziren batzarkideak hautatzeko.

San Kristobal eliza X. mendean eraiki zuten Jaurerriko nekazari zentsatuek, eta 1745ean berreraikia izan zen. Patronatua Zamudioko leinukoa zen, eta geroxeago Morianako Konde eta Kondesarena zen. Azken hauek, jabe errealengo gisa, XVII. mendeko azkenean erantzuna eman eta hamarrenak hartzen zituzten onuradun biak, aurkezten zituzten, zati bat ezik, hau abadeen kongraturako eta nobalietarako ziren 1740an irabazitako auziaren arabera.

XX. mendera arte, biztanleak Derio eta Mungia artean banatuak dira. 1928an, berriz, biztanle guztiak Deriora bildu ziren. Urte berean, Derioko udalak Zamudioko udalarekin batzea onartzen du, udalerri bakarra osatuz, arazo ekonomikoengatik.

1934an Derio eta Zamudio banatzen dira betiko. 1937an gerra zibilean Derion bonbardaketak egon ziren, ekainaren 12an. Bonba hauek kalte material handiak eragin zituzten (batez ere, zoroetxean, gero seminarioa izango zena eta hilerrian), baina hildakorik ez. Hala ere, Derioko hilerriaren horman hainbat pertsona fusilatu egin zituzten.

1950eko hamarkada eta 1970eko hamarkada bitarteko urteetan Derio asko hazten da: 1.000 biztanle eskas izatetik, 1970ean 5.000 biztanle izatera pasatzen da. Hazkunde honen eragile nagusia immigrazioa da, Extremaduratik etorritako etorkinak batez ere. Urte horietan Asua ibaiaren inguruan hainbat enpresa sortu ziren (batez ere Magefesa eta Olarra) eta horietara bildu ziren langile gehienak.

1966an Bilbok Derio anexionatzen du, Txorierriko gainerako herriekin batera. Horrek arazoak ekartzen ditu, hiri handi batean herri txikia izategatik eta erdigunetik urrun egoteagatik. 1981ean Deriok bere independentzia berreskuratzen du.

1980ko hamarkadan industriaren krisiak gogor kolpatzen du Derio. Langabezia tasa handia, biztanleak galdu, ... baina krisiari aurre egiteko hobeto prestatua Bilborekiko independentzia lortuta.

[aldatu] Ekonomia

Derio landa giroko udalerria izan da XX. mende erdira arte, nekazaritza eta abeltzaintza izan dira bertako ekonomiaren oinarriak. Ondoren, merkatu berriak ireki eta kanpoko eskaintzarengatik lehiakor izateko aukerarik ez zuen izan, eta, industria sartzen hasi zen, komunikabideen inguruan industria zen sektore nagusia. Horrela, bada, 50eko hamarkadaz geroztik jarduera sektoreen arteko harremana erabat aldatu zen eta industria bihurtu zen sektore nagusi, ondoren zerbitzuak zeuden eta nekazaritzan gutxi batzuk bakarrik aritzen ziren. Baina gero, 70eko krisia etorri eta industriak zituen arazoekin, zerbitzuen sektorea indarra hartzen hasi zen, inguruko industrialdeetan dauden enpresa mota ugariren ondorioz.

Biztanleria gehiena bigarren eta hirugarren sektorean aritu izan den arren, azken urteetan argi ikusten da nola udalerrian, hala Bizkaiko Lurralde Historikoan eta EAEn dagoen hirugarren sektorerako joera dela. Zerbitzuen sektorea hazten joan da eta industriaren gainetik jarri ere bai, eta gaur egun udalerriko biztanleen %49,6 zerbitzuetan aritzen dira.

1996ko datuak kontuan hartuz gero, Derioko udalerriko biztanleria aktiboa 2.187 lagunekoa da, hau da, biztanleriaren %46,76. Ehuneko hori %7 inguru hazi da 1986az geroztik. Biztanleria aktiboaren barruan okupatutakoak %75,03 dira, eta langabetuak gainontzeko %24,97. Azkeneko hauen artean ere bereiztu beharra daude lehenbiziko lanpostuaren bila dabiltzanak (%32,97) eta aurrez lana egin dutenak (%67,03). Bestetik, biztanleriaren %53,24 ez-aktiboa da.

[aldatu] Demografia

1966 eta 1983 bitartean Derio Bilboko auzo izan zen.

Urtea 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
Biztanleak 221 293 1110 1976 4013 5133 4871 4846 5262

[aldatu] Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Lander Aiarza hautatu zuten alkate berriro.

[aldatu] 2007ko udal hauteskundeak

Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 1.299 7
PSE-EE 606 3
EAE-ANV 256 1
PP 183 1
EA 173 1
EB 159 0

[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak

Derioko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[1]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7
1.356 (%47,80)
Bildu
3
607 (%21,40)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2
543 (%19,14)
Alderdi Popularra (PP)
1
215 (%7,58)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
-
116 (%4,09)

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntza

Derion XX. mendearen erdialdera arte euskara izan da hizkuntza nagusia. XX. mendearen bigarren erdialdean Deriora hainbat etorkin espainol etorri ziren, bertako biztanleak baino gehiago izateraino. Hori dela eta, euskarak galdu zuen bere nagusitasuna herrian. Dena den, euskara berreskuratzeko prozesuan Derion hainbat aurrerapauso egin dira azken urteotan.

Derioko bertako euskara Mendebaldeko euskararen aldaera bat da, Txorierri eskualdean egiten denaren antzekoa, nahiz eta Mungia aldeko aldaerarekin ere harreman izan.

[aldatu] Jaiak

  • Maiatzak 15: San Isidro Jaiak, herriko jaiak.
  • Uztailak 25: Santiago, San Kristobal auzoan (Derio zaharrean).
  • Uztailak 31: San Inazioak, Aldekone auzoan.
  • Abuztuak 3: San Esteban jaiak, San Esteban auzoan.
  • Abuztuak 17: Santi Mami jaiak, Santi Mami auzoan.
  • Irailak 29: San Migel jaiak, San Migel auzoan.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

[aldatu] Derioztar ezagunak

[aldatu] Hedabideak

  • "Aikor" aldizkaria.
  • Beitu udal aldizkaria.
  • Derio berbetan, ezker abertzalearen aldizkaria.

[aldatu] Elkarteak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Derio
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak