Derio

Koordenatuak: 43°17′30″N 2°53′09″W / 43.2917°N 2.8859°W / 43.2917; -2.8859
Wikipedia, Entziklopedia askea
Derio
 Bizkaia, Euskal Herria
Derioko bandera

Derioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaTxorierri
Izen ofiziala Derio
AlkateaLander Aiartza
Posta kodea48160
INE kodea48901
Herritarraderioztar
Kokapena
Koordenatuak43°17′30″N 2°53′09″W / 43.2917°N 2.8859°W / 43.2917; -2.8859
Map
Azalera10,7 km²
Distantzia50 km Bilbora
Demografia
Biztanleria7.071 (2023)
252 (2022)
alt_left 3.375 (%47,7) (%46) 3.256 alt_right
Dentsitatea654,9 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 18,1
Zahartze tasa[1]% 22,99
Ugalkortasun tasa[1]‰ 58,82
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,21 (2011)
Genero desoreka[1]% 6,45 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,8 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 31,87 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 17.44 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.deriokoudala.net/ www.deriokoudala.net
Oharrakderio gainera oso polita da

Derio Bizkaiko erdialdean dagoen udalerria da, Txorierri eskualdeko handiena. 2006ko erroldaren arabera, 5.262 biztanle bizi dira egun Derion, nahiz eta hurrengo urteetan dezente haziko dela aurreikusi.

Geografia

Auzoak

Ingurune naturala eta klima

Asua ibaiak eta Untza menditik jaisten den Untza errekak gurutzatzen dute. Bere koordenatu geografikoak hauek dira: latitudea 43º 18’ 28’’ eta longitudea 0º 49’ 05’’. Bilboren erdigunetik 8 kilometrotara dago.

Azalean 10,7 km2 ditu, 5000 biztanle inguru, eta 501,2h/km2 dentsitatea. Hirigune modernoa du finkamendu berrien eraginaz. Finkatu diren enpresengatik hazi da, Txorierriko gunerik populatuena bihurtu arte.

Udalerri mugakideak

Herriaren mugak hauek dira:

Garraiobideak

Deriotik hainbat garraiobide pasatzen da.

Errepideei dagokienez, Deriotik Txorierriko korredorea pasatzen da, baita BI-737 errepidea, BI-3707 errepidea eta BI-631 errepideak ere.

Trenari dagokionez, Lezama-Bilbo trenbideak geltokia du Derion.

Autobusei dagokienez, Deriotik pasatzen dira Bizkaibuseko hurrengo autobusak: A 3223 Larrabetzu-Bilbo autobusa, A 3224 Zamudioko Parke Teknologikoa-Bilbo, A 3517 Mungia-Bilbo, Bermeo-Gurutzeta eta Larrabetzu-Areeta.

Gainera, Loiuko aireportua Deriotik oso hurbil dago.

Historia

Uribe merindadeko elizatea da Derio. Herriko zenbait etxe (erdiak gutxi gorabehera) Mungiako alkatearen eskumen eta fogerazioen menpean egon ziren. Bertako auzokideek udal berezia osatzen zuten, euren zintzoa aukeratzeko, hiriko Udalbatzan ordezkatuko zituena ere, bulen biltzailea eta lantegiko zaindaria izendatzeko. Ez ziren Jaurerriko Batzarretan zuzenean ordezkaturik egon, baizik eta Mungiak bidaltzen zituen taldeen bidez.

Gainontzeko etxeak infanzonatuak ziren eta hauek ziren benetan osatzen zutenak elizatea. Beste zintzo batez eta Udal batez baliatzen ziren, merindadeko bileretara eta Jaurerriko Batzar Nagusira (32. jesarlekua) joan behar ziren batzarkideak hautatzeko.

San Kristobal eliza X. mendean eraiki zuten Jaurerriko nekazari zentsatuek, eta 1745ean berreraikia izan zen. Patronatua Zamudioko leinukoa zen, eta geroxeago Morianako Konde eta Kondesarena zen. Azken hauek, jabe errealengo gisa, XVII. mendeko azkenean erantzuna eman eta hamarrenak hartzen zituzten onuradun biak, aurkezten zituzten, zati bat ezik, hau abadeen kongraturako eta nobalietarako ziren 1740an irabazitako auziaren arabera.

XX. mendera arte, biztanleak Derio eta Mungia artean banatuak dira. 1928an, berriz, biztanle guztiak Deriora bildu ziren. Urte berean, Derioko udalak Zamudioko udalarekin batzea onartzen du, udalerri bakarra osatuz, arazo ekonomikoengatik.

1934an Derio eta Zamudio banatzen dira betiko. 1937an gerra zibilean Derion bonbardaketak egon ziren, ekainaren 12an. Bonba hauek kalte material handiak eragin zituzten (batez ere, zoroetxean, gero seminarioa izango zena eta hilerrian), baina hildakorik ez. Hala ere, Derioko hilerriaren horman hainbat pertsona fusilatu egin zituzten.

1950ko hamarkada eta 1970ko hamarkada bitarteko urteetan Derio asko hazten da: 1.000 biztanle eskas izatetik, 1970ean 5.000 biztanle izatera pasatzen da. Hazkunde honen eragile nagusia immigrazioa da, Extremaduratik etorritako etorkinak batez ere. Urte horietan Asua ibaiaren inguruan hainbat enpresa sortu ziren (batez ere Magefesa eta Olarra) eta horietara bildu ziren langile gehienak.

1966an Bilbok Derio anexionatzen du, Txorierriko gainerako herriekin batera. Horrek arazoak ekartzen ditu, hiri handi batean herri txikia izategatik eta erdigunetik urrun egoteagatik. 1981ean Deriok bere independentzia berreskuratzen du.

1980ko hamarkadan industriaren krisiak gogor kolpatzen du Derio. Langabezia tasa handia, biztanleak galdu, ... baina krisiari aurre egiteko hobeto prestatua Bilborekiko independentzia lortuta.

Ekonomia

Gaur egun, Derioko ekonomia jarduerarik garrantzitsuena zerbitzu sektorea da. Hala ere, industriak indar handia du Derion. Parke Teknologikoa bertako lurretan dago, baita hainbat industrialde ere. Nekazaritzak, aldiz, indar guztia galdu du, nahiz eta mendeetan zehar hau izan Derioko biztanle gehienen ogibide.

2007ko udal hauteskundeak

Udalbatza:

  • Lander Aiarza Zallo: alkate-Udalburua, Gobernazio eta Barne Erregimenaren Batzarreko Burua, Hirigintza, Lan eta Zerbitzuak, Etxebizitza eta Ingurugiro Batzarreko Burua. EAJ
  • Aitor Badaia Aparicio: Lehenengo Alkateordea,Ogasun, Aurrekontu eta Ondare Arloko Ordezkaria. Kontu Berezien Batzarreko Burua. Udal Taldeko Bozeramailea. EAJ
  • Maite Bolunburu Olabarrieta: Bigarren Alkateordea. Hezkuntza, Berdintasun eta Ekonomi Sustapen Arloko Ordezkaria. EAJ
  • Jesus Enrique Lagunas Santos: Hirugarren Alkateordea. Kultur Arloko Ordezkaria. EAJ
  • Begoña Bilbao García: Laugarren Alkateordea. Gizarte Ongizate eta Osasun Arloko Ordezkaria. EAJ
  • Zuriñe Argatxa Begoña: zinegotzia. Euskera, Gazteria eta Teknologi Berrien Arloko Ordezkaria. EAJ
  • Josu Garmendia Martin: zinegotzia. Kirol Arloko Ordezkaria. EAJ
  • Mariano Jiménez San Juan: zinegotzia. Udal Taldeko Bozeramailea. PSE-EE
  • Francisco De la Torre Fernández: zinegotzia. PSE-EE
  • Clementino Caballero Monge: zinegotzia. PSE-EE
  • Juan Ruiz Urda: zinegotzia. Udal Taldeko Bozeramailea. EAE-ANV
  • Jon Mikel Matías Zarraga: zinegotzia. Udal Taldeko Bozeramailea. EA
  • Antonio Martínez Moral: zinegotzia. Udal Taldeko Bozeramailea. PP


alderdia botoak zinegotziak
PSE-EE 606 3
EAE-ANV 256 1
EAJ 1.299 7
EB 159 0
PP 183 1
EA 173 1

Demografia

1966 eta 1983 bitartean Derio Bilboko auzo izan zen.

Urtea 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
Biztanleak 221 293 1110 1976 4013 5133 4871 4846 5262

Kultura

Hizkuntza

Derion XX. mendearen erdialdera arte euskara izan da hizkuntza nagusia. XX. mendearen bigarren erdialdean Deriora hainbat etorkin espainol etorri ziren, bertako biztanleak baino gehiago izateraino. Hori dela eta, euskarak galdu zuen bere nagusitasuna herrian. Dena den, euskara berreskuratzeko prozesuan Derion hainbat aurrerapauso egin dira azken urteotan.

Derioko bertako euskara Mendebaldeko euskararen aldaera bat da, Txorierri eskualdean egiten denaren antzekoa, nahiz eta Mungia aldeko aldaerarekin ere harreman izan.

Jaiak

  • Maiatzak 15: San Isidro Jaiak, herriko jaiak.
  • Uztailak 25: Santiago, San Kristobal auzoan (Derio zaharrean).
  • Uztailak 31: San Inazioak, Aldekone auzoan.
  • Abuztuak 3: San Esteban jaiak, San Esteban auzoan.
  • Irailak 29: San Migel jaiak, San Migel auzoan.


Ikustekoak

  • San Isidro eliza: 1958an eraikia
  • San Esteban baseliza.

Derioztar ezagunak

Hedabideak

  • "Aikor" aldizkaria.
  • Beitu udal aldizkaria.
  • Derio berbetan, ezker abertzalearen aldizkaria.

Elkarteak

Ikus, gainera

Kanpo loturak


  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).