Derioko geltokia

Koordenatuak: 43°17′27″N 2°53′13″W / 43.290775°N 2.886934°W / 43.290775; -2.886934
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°17′27″N 2°53′13″W / 43.290775°N 2.886934°W / 43.290775; -2.886934
Derio
Geltokiaren barruko ikuspegia
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Lekunbiz    Elotxelerri »
Kokapena
HelbideaTxorierri etorbidea, 1; 48160
UdalerriaDerio,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea2. gunea
Irekiera1894ko maiatzaren 2a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak1
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Kukullaga Lezama
BizkaibusA2151  Areeta - Larrabetzu

Derio Euskotrenen E3 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena, Herriko plaza eta udaletxearen aurrean hain zuzen. Jatorrizko geltokia 1894ko maiatzaren 2an inauguratu zen, Bilbo-Lezama trenbidea inauguratzearekin batera,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Bilbo-Lezama trenbidearen parte da, 7,880. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak hiru sarbide ditu: bi hirigunera, eta bakarra industrialdera. Sarbideetatik lurrazpian dagoen atarira heltzen da, eta ataritik nasa zentralera. Abian dauden lanei esker sarbideak egokitzen ari dira, horietan irisgarritasun neurriak ezartzeko.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Herriko plaza, z/g
  • Eskailera bidezko sarbidea Autobusa  BI-737 , Txorierriko etorbidea
  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Astintze kalea

Geltoki zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko geltokiaren eraikina 1893an eraiki zen. 1994an zerbitzu emateari utzi zion, bere ondoan eraikitako geltoki berri batengatik ordeztuta. Zamudio udalerrian kokatuta zegoen, Deriokoarekin mugan eta Vista Alegre hilerriaren aurrean. 2019ko urtarrilean Euskal Trenbide Sareak eraikina eraitsi zuen.

Bidaiarien eraikinak oin laukizuzena eta bi solairu eta teilatupea zituen. Behe solairuan txarteldegia, itxaron gela eta geltokiko nagusiaren gela kokatzen ziren. Estalkia bi isurialdeetako teilatua zen. Geltokia bi solairudun gorputz nagusi batez eta alboetara gorputz simetriko txikiago banaz osatzen zen. Balio historiko eta sinbolismoz beteta zegoen, hilerriaren eraikuntzarekin lotura estuagatik, izan ere, hilerriak eman zion Bilbo-Lezama trenbideari bideragarritasun ekonomikoa.

Azken urteotan eraikina eraitsiko zutelaren beldur azaldu ziren hainbat aditu, tartean Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea (IOHLEE) edota Juanjo Olaizola euskal trenbide azpiegituretan aditua.[3] 2014an Eusko Jaurlaritzak Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao (FTS) enpresarenak izan eta oraindik esistitzen ziren bost geltokiak babestuko zirela adierazi zuen arren,[4] aipatu bezala, 2019ko urtarrilean Euskal Trenbide Sareak eraikina eraitsi zuen.

Geltoki berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiko lanak 2018an.

2017an Bilboko metroaren 3. linea martxan jartzearekin batera, E3 linea Metro sarean integratu zen. Hala, Lezamatik Bilbora doazen trenak Metro sarearen barruan ibiltzen dira, Metro zerbitzua lortzeko maiztasunak tren hauek erabiltzen direla, besteak beste. Trenbide berri honetan ibiltzeko Euskotrenen 950 serieko tren unitateak erabiltzen dira. Tren unitate hauei egokitzeko eta geltokiari irisgarritasun neurriak gehitzeko, Euskal Trenbide Sareak geltokian eta bere inguruan eraberritze-lanak esleitu zituen 2016ko amaieran, 5,5 milioi euroko aurrekontuarekin,[5] eta 2017ko azarotik gauzatzen ari direnak.[6] Hala, geltokia goitik behera zaharberritzen ari da, lurrazpian dagoen ataria handituz, hirigurunetik datorren oinezkoentzako sarbidea egokituz eta igogailu bat instalatuz, eta industrialdetik datorren sarbidea ere egokituz.[7]

Gainera, azalera ere handitu egingo da, zabalera eta luzera gehiago izango baititu. Trenbide bikoitza 500 metro inguru luzatzen ari da eta Txorierriko etorbidea eta Astintze kalearen arteko oinezkoen pasonibela kentzen ari da, horren ordez arrapalak eta eskailerak edukiko dituen lurrazpiko igarobide bat egingo delarik.

Bestalde, txartel-salmenta makina automatiko berriek mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak betetzen dituzte, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa daukate, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea.[8]

Azkenik, Derio eta Zamudio artean trenbidea berriztatzeko lanak egiten ari dira bi kilometroko luzeran. Lan horien barruan, balastoa, trabesak eta erraila kendu eta horien ordez material berria jarriko da.[9]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Bilbaopedia - Ferrocarril de Bilbao a Lezama» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  2. (Gaztelaniaz) Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao S.A. (FTS). (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Tras el derribo de las estaciones de Durango y Deusto. NO a la demolición de la de Derio. – AVPIOP» www.patrimonioindustrialvasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  4. (Gaztelaniaz) Press, Europa. «Las cinco estaciones de la antigua Ferrocarriles Suburbanos en Bizkaia serán protegidas como patrimonio cultural» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  5. (Gaztelaniaz) Libre, Vía. «Inversión de 11,4 millones para renovar las estaciones y modernizar la línea del Txorierri de Euskotren» www.vialibre-ffe.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  6. Derioko Udala. (2017-11-16). Bandoa. (Noiz kontsultatua: 2018-01-09).[Betiko hautsitako esteka]
  7. Euskal Trenbide Sarea. «Eusko Jaurlaritzak 9,5 milioi euro inbertituko ditu Txorierriko geltokiak Metroaren 3. lineara egokitzeko» (Noiz kontsultatua: 2017-01-18).[Betiko hautsitako esteka]
  8. Irekia. «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  9. Irekia. «Irekia - Eusko Jaurlaritzak 11,4 M€ inbertitu ditu Txorierriko geltokiak berriztatzeko eta trenbidea modernizatzeko lanetan» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]