Deron Williams

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Deron Williams
Deron Williams
Datu pertsonalak
Izen osoa Deron Michael Williams
Ezizena D-Will
Jaio 1984ko ekainaren 26a (29 urte)
Parkersburg, M.Virginia (Ameriketako Estatu Batuak)
Garaiera 1,91 m.
Pisua 94 kg.
Ibilbidea
Kluba Utah Jazz
Liga NBA
Posizioa Antolatzailea
Lorpenak
Rookien Taldea (2005/06)
Skills Challenge (2008)
NBAko 2.Taldean (2008)
All-Star (2010)

Deron Michael Williams (1984ko Ekainaren 26a, Parkersburg, Mendebaldeko Virginia ) NBAko Utah Jazz taldean antolatzaile moduan aritzen den 191cm-ko saskibaloi jokalaria da.

Rookie Urtea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NBAra 2005an heldu zen urte horretako Draftean 3. postuan aukeratua izan eta gero, urte horretan Deronek lehia handia duen jokalariarekin, Chris Paul, ailegatu zen ere NBAra (4.postua). Haien arteko norgehiakoak NBAan urtero ikusi daitezkeen gauzarik interesgarrienetarikoak dira. Williamsek estreinaldiko urtea ordezko jokalaria izanda hasi zuen, baina pixkanaka aulkia utzi eta titular amaitu zuen. Urte horretan batezbeste, 10,8 puntu eta 4,5 asistentziakin bukatu zuen, zenbaki horiek rookie onenen bostekoan sartzeak ahalbidetu zuten. Hurrengo urtetik aurrera Salt Lake Cityko Utah Jazzen liderra da.

All-Star[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ean Houstonen egin zen All-star-ean "Rookie taldearekin" parte hartu zuen.(partidua galdu zuen 106 - 96)

2007ean Las Vegasen antolatu zen All-star-ean "Sophomore taldea" (2.urteko jokalariak) ordezkatu zuen (partida irabazi zuen 155 - 114).

2008an New Orleanseko Allstar-ean "Skills Challenge" lehiaketa irabazi zuen Chris Paul, Jason Kidd eta Dwyane Wade menderatuz eta lehiaketako marka hautsiz (25,5 segundo).

2010ean Dallaseko Allstar-ean lehen agerraldia egin zuen mendebaldeko konferentzia ordezkatuz. partidak errekor bat hautsi zuen, 100.000 ikusle baino gehiagoen aurrean jokatu zen, partida futbol amerikarreko Dallas Cowboys taldearen estadioan izan zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deron Williams Aldatu lotura Wikidatan